Bilboko Aste Nagusia 2022: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuak

Bilbao 2022(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 28(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2022: Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuak

Bilboko 2022ko Aste Nagusiaren egitarauaren barruan.

Bilboko Udal Musika Bandak ez dio hutsik egingo bere publiko fidelari, eta 8 kontzertu eskainiko ditu Areatzako Kioskoanegunero eguerdiko 12:00etan. Kontzertu horietarako errepertorio oparoa aukeratu da, pasodobleetatik eta zarzueletatik hasiz, klasikoetatik igaroz, baita eszenatokian dantza eta gaitak uztartuz.

José R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 22, 23, 24 eta 25) Muroko maisuaren eta Iñaki Urkizu (abuztuak 21, 26, 27 eta 28) zuzendariorde beasaindarraren gidaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek askotariko errepertorioaz gozatzeko aukera izango dute, hainbat gai jorratuz: “FESTARAKO MUSIKA”, “MUSIKA ETA EGINTZA, “PASODOBLEEN ETA GAITEN ARTEAN”, “DANTZALDIA”, “ONGI ETORRI”, “ZARZUELAKO PRELUDIOAK ETA TARTEKOAK”, “ZEZENKETEN PASODOBLEAK” eta “NAOHIRO IWAIREKIN GOGORATZEKO MUSIKA”.

Kantu herrikoiak eta jai-girokoak eta estilo ezberdinak uztartuko dituzten programak dira, hala nola zarzuela, euskal konposizioak, jazza, musika latinoa, pasodoblea, antzerki musikala, popa, soinu bandak, guztiak oso ezagunak diren musika piezak.

Aipatzekoak dira Eltziegoko Gaiteroekin abuztuaren 23an (asteartea) eta Dantza Aiko Taldearekin hilaren 24an (asteazkena) eskainiko dituzten baterako emanaldiak euren musika eta dantzak bandaren interpreteenari gehituz.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko abuztuaren 21(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 28(e)ra
  • Ordutegia12:00
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non