Bidasoafolk 2022: Uxia & Javier Ruibal
Bidasoafolk 2022 egitarauaren barruan.
Uxiak eta Ruibalek esperientzia handia dute olerkariak musikatzen. Bi artistak mundura proiektatzen dena iberiar musika herrikoitik datoz; Lorcak eta Rosaliak beren bertsoetara eramandako ondare horretatik edaten duten bi ahots dira, musikaltasun eta inspirazio hutsa direnak.
"De tu casa a la mía" bi poeta unibertsalen, Rosalía eta Lorcaren, erretratu musikal bat da, bi idazleen poesiari hegoak jartzen dizkioten bi arimaren sentimendutik abiatuta, eta okasiorako sorkuntza originalez gain. Musikak eta olerkiak hegoaldetik iparraldera, musikaren zilarraren bidea. Lan hau beste urrats bat da adiskidetasun eta konplizitate istorio batean, Lorca Granadatik Santiagora hasitako bideari jarraitu nahi diona, iparralde-hegoalde ermandadea, espiritu eta idealen hurbiltasuna zigilatuz; batzen gaituena erdigunean jartzea, eta ez banatzen gaituena, "zure etxetik nirera zubiak eraikitzea", bi irudi unibertsalen bertso eta arimaren gainean.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Abuztuak 21
- Ordutegia20:00
- LekuaJunkal Plaza
Irun - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan


