Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Euskadiko Orkestra / Andra Mari Abesbatza
2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Euskadiko Orkestra: 40 urte
Gershwinen musika indartsua da oso eta musikaltasunez beteta dago. Wayne Marshallek ederki menderatzen duen musika horrek Estatu Batuek genero lirikoari egindako ekarpena erakusten du.
Interpreteak
Euskadiko Orkestra
Andra Mari Abesbatza
(Andoni Arcilla, Andoni Sierra, abesbatza zuzendariak)
Wayne Marshall, pianoa eta zuzendaria
Indira Mahajan, sopranoa
Eric Greene, baritonoa
Programa
I
George Gershwin (1898-1937)
Rhapsody in blue (20')
II
George Gershwin
Porgy & Bess operako pasarteak* (70')
Opera hiru ekitalditan George Gershwin konpositorearen musikarekin Ira Gershwin eta DuBose Heyward-en liburuxkarekin.
*Wayne Marshall-ek egindako hautaketa.
Euskadiko Orkestra
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak bultzatuta Euskadiko Orkestra 1982an jaio zen musika ondasun partekatu eta ondare aberats gisa hartzen duen gure gizartean. Orkestra, ondorioz, ondare horren gordailuzaina da eta, halaber, ondare hori hedatzeko eta garatzeko konpromisoa du. Estatu-mailan erreferentzia den talde sinfonikoa da egun, gure erkidegoan sendoki errotutako taldea, 7.000 abonatu eta, bataz beste, 150.000 ikusle dituena urtero. Garaiko orkestra bat da, exijentzia-maila oso handikoa eta garai guztietako musika sinfonikoa hedatzeko konpromiso irmoa duena. Arreta berezia eskaintzen dio euskal musikaren sorkuntzari eta honen hedapenari. Ongi errotutako eta antolatutako jarduerari esker, lau kontzertu ziklo iraunkorretan aritzen da, eta ganberako musikari eta haur eta familiei eskainitako beste bi ziklo ere ospatzen ditu. Halaber politika diskografiko sendoa garatzen du, euskal konpositoreen produkzio sinfonikoan oinarrituta.
Andra Mari Abesbatza
1966an sortu zuen José Luis Ansorenak. Gaur egun erreferentetzat hartzen da Euskadiko zein Espainiako eremu sinfoniko koralean. Andoni Sierrak prestatzen du, eta bera izan da José Manuel Tiferen ondorengoa. Musika koralaren genero guztiak lantzen ditu, eta euskal musikan espezializatuta dago. Sari ugari irabazi ditu hainbat lehiaketatan, eta emanaldiak eskaini ditu Madril, Bartzelona, Sevilla, A Coruña eta Tenerifen, eta besteak beste Peralada, Santander, Granada eta Donostiako jaialdietan parte hartu du. Andra Mari Abesbatzak hainbat orkestra sinfonikorekin jardun du, hala nola Euskadikoa, Bilbokoa, Tenerifekoa, Galiziakoa, Madrilgoa, Espainiako Nazionala, Scottish Chamber Orchestra, Buenos Airesko Filarmonikoa, Cadaquéseko Orkestra, Thüringen Philharmonie, XVIII. mendeko orkestra. Maila handiko zuzendariekin jardun ohi du, hala nola F. Brüggen, J. López Cobos, J. J.Mena, A. Ros-Marbá, A. Boreyko, A. Orozco-Estrada, V. Pablo Pérez, G. Neuhold, R. King, P. Pickett eta P. Rophé-rekin. 18 grabazio diskografiko egin ditu guztira. Musikaren Euskal Artxiboa-Eresbilen sorreran parte hartu du abesbatzak, eta baita bertako patronatuan ere. Errenteriako Musikaste jaialdiaren sortzaile ere izan zen, Eresbilekin batera.
Wayne Marshall
Wayne Marshall zuzendari, organista eta pianista britainiarra Koloniako WDR Funkhausorchesterreko titularra da, baita Manchesterreko Bridgewater Hall aretoko organista eta artista bazkidea ere. Zuzendari gonbidatu nagusi izendatu zuten Orchestra Sinfonica di Milano Giuseppe Verdi delakoan 2007an, eta Gershwin, Bernstein, eta XX. mendeko beste hainbat musikari iparramerikarren interprete entzutetsua da. Azken denboraldian, Edinburghko Nazioarteko Festibalean debutatu du Rodgers eta Hammerstein-en gala berezien kontzertuekin Danielle de Niese-rekin batera, eta zuzendari bezala ere debutatu du Municheko Filarmonikoan, Seattleko Sinfonikoan eta Osakako Orkestra Filarmonikoan. Bernstein-en “Candide” ere zuzendu du Lyoneko Operan, eta Parisko Orkestrara, Tonkunstler Orkestrara, Noood Nederlands Orestrara eta Berna nahiz Lichtensteineko Orkestra Sinfonikoetara itzuli da. Bere ibilbideko mugarrien artean, berriki Berlin, Shangai, Txekia, Rotterdam, Oslo eta Estrasburgoko Filarmonikoekin proiektuak garatu ditu, baita “Porgy and Bess” obraren kontzertu bertsioa egin ere Pragako Irrati Orkestra Filarmonikoarekin. Organo interprete gisa bereziki askotarikoa den errepertorioa du eta mundu osoan zehar ematen ditu kontzertuak.
Indira Mahajan
Opera Wirek bere “ahots zirraragarriagatik” laudatu du Indira Mahajan, eta mundu osoko opera konpainia eta orkestra nagusietan arituta erdietsi du nazioarteko ospea. Napolesko Teatro di San Carlon, Genevako Grand Théâtren, Parisko Opéra Comiquen, Théâtre de Caenen, Semper Oper Dresdenen, Frankfurteko Operan, Hannoverrekoan, Valentziako Antzoki Nagusian, Leipzigeko Operan, Berlingo Komische Operan, Luxemburgoko Grand Théâtren, Londresko Royal Albert Hallen, New York City operan, Washingtoneko National Operan, Dallas Operan, Los Angeleseko Operan, Chicagoko Opera Lirikoan, eta abar kantatu du. Bere opera arrakasten artean dira ondoko paper nagusiak: Aida, Tosca, Madame Butterfly, Lucia di Lammermoor, Porgy and Bess, Cavalleria Rusticana, I Vespri Siciliani, La Bohème, La Traviata, Rigoletto, I Pagliacci, edo Un Ballo in Maschera. Indira Mahajan New Yorken jaio zen eta bere musika ikasketak 5 urterekin hasi zituen biolinista bezala. Geroago bere ama Barbara Mahajanekin jarraitu zuen ikasten, lehen kantu irakasle ere izan zuenarekin. Oberlin Collegen lizentziatu zen, Mannes College of Music izenekoan musika eta Ikasketa Profesional Aurreratuetako masterra egin zuen eta Italiako Accademia Musicale Ottorino Respighiko diploma du.
Eric Greene
Eric Greene baritono estatubatuarrak Marylandeko Leontyne saria irabazi zuen eta Gluck Fundazioaren beka jaso zuen. Milango Alla Scala antzokian, Erromako Teatro dell’Operan, Palermoko Teatro Massimon, Washington National Operan, English National Operan, Chicagoko Lyric Operan, Lisboako São Carlos antzokian eta Los Angeles eta San Franciscoko operetan kantatu du. Escamillo (Carmen), Gunther (Götterdämmerung), Donner (Das Rheingold), Sharpless (Madama Butterfly), Amonasro (Aida), Germont (La traviata), Melot (Tristan und Isolde), Aeneas (Dido and Aeneas), Crown (Porgy and Bess), Ivan Printzea (Jovánschina), Queequeg (Jake Heggie-ren Moby Dick) eta Janitor (Between Worlds, Tansy Davies-en erabateko estreinaldia) pertsonaiak interpretatu ditu. Bere uneko eta etorkizuneko konpromisoen artean dira Kurt Weill-en “Mahagonny hiriaren goraldia eta beherakada” Berlingo Komische operan, “Rigoletto” Opera North-en, “Il prigioniero de Dallapiccola” London Symphony orkestrarekin, “Carmen” (Escamillo) Bartzelonako Liceun, Beethovenen 9. sinfonia Fondazione Arturo Toscaninin Fabio Luisiren zuzendaritzapean…


