Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Cuarteto Gerhard
2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.
Hamabostaldiaren 2021eko edizioan Cuarteto Gerhard laukoteak Dmitri Shostakovitx konpositorearen hari kuartetoen integrala Chillida Lekuko Zabalaga baserri iradokitzailean emateko proiektua abiarazi zuen. Bigarren urtez helduko dio taldeak egitasmoari, XX. mendeko hari kuarteto serie handienetako bat izateaz gain, eder eta hunkigarrienetakoa ere badenari aurre eginez.
Interpreteak
Lluís Castán, Judit Bardolet, biolinak
Miquel Jordà, biola
Jesús Miralles, biolontxeloa
Programa
Dimitri Shostakovitx (1906-1975)
Laukoteen integrala (2. kontzertua)
6. laukotea sol maiorrean OP. 101 (1956)
Allegretto
Moderato con moto
Lento
Lento-Allegretto
5. laukotea si bemol maiorrean OP. 92 (1952)
Allegro non troppo
Andante
Moderato-Allegretto
Gerhard Quartet
2010ean sortu eta berehala jo zuten nazioartean nortasun eta etorkizun handia duen taldetzat. Gerhard laukoteak argi erakutsi du, ikusmin orotik harago, talentuak eta pertseberantziak arrakastara gidatzen dutela. Akatsik gabeko lanagatik, bereziki soinuari dagokionez, eta izen handiko laukotea bilakatzeko helburuagatik (elkarrekin jotzen duten musikari bikainak baino zerbait gehiago), erraza da ulertzen jaso duten aitorpena. Harmonia Mundi International diskoetxearekin 2017an debutatu zuten mundu osoko hedabideen kritika ezin hobeekin, eta horrek Europako zirkuituan bermatu zituen. Era berean, Elbphilharmonie Hamburg, Festival Radio France Montpellier, Veneziako La Fenice, Weimar Kunstfest, Instituo Arnold Schoenberg (Viena) eta beste hainbatetan aritu dira, besteak beste.
Estatu mailan, sarri aritu dira Cuencako auditorioan Mozarten laukote enblematikoen zikloan, eta 2022ko enboralditik Torroella de Montgrí jaialdiko eta Musika Hamabostaldiko egoiliar dira Shostakovitx konpositorearen laukoteen ziklo osoarekin. Nabarmentzekoa da laukoteak sorkuntza berriko musikarekin duen konpromisoa: Madrilgo CNDM ziklo entzutetsuan eta Aix-en-Provenceko Nuit de la Créationen eman izan ditu kontzertuak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Abuztuak 19
- Ordutegia20:00
- Lekua Chillida Leku
Jauregi Bailara, 66
Hernani - Zenbatekoa10 €
- Sarrerak Erosi
- Web Chillida Leku


