Txan Magoa

Gabiria 2022(e)ko Abuztuak 17
  • Txan Magoa

Santi Antero, Txan magoa, Gipuzkoako Ilusionisten Elkarteko kidea eta aretoko magian deituriko espezialista da.

Autodidakta, duela hiru hamarkada hasi zuen mago profesional gisa bere ibilbidea, lehenik "Xanti Magoa" ezizenez, ondoren "Txan Handia" gisa eta azkenik "Txan Magoa" moduan.

Elementu arruntak erabiltzen ditu bere trikimailu eta ikuskizunetarako, hala nola pilotak, zigarroak, txartelak eta sokak. Erdi mago, erdi showman, toki desberdinetan zehar eskaini ditu ilusionismo saioak. Umoreak ere funtsezko eginkizuna betetzen du bere ikuskizunetan.

Artxila Murtxila” bere hitz magikoekin, Txan magoak Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoekin eta Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoekin batera haurrentzako ikuskizunetan parte hartu du.


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 17
  • Ordutegia17:30
  • LekuaGabiria
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non