Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia 2022: "Bidearen amaieran"

Asparrena 2022(e)ko Abuztuak 14
  • Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdia 2022: "Bidearen amaieran"

Araiako Umore Antzerkiaren Jaialdiak antolatutako egitarauaren baitan.

Dagoeneko 20 urtetik gora igaro dira Pedrin Divina Pedrea bilakatuta agertu zenetik, bere auzokide guztien aurrean. Dena perfektua zatekeen, edo ia, bere aita Pedro, betiko sindikalista sutsua, bertan agertu izan ez balitz. Baina, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik; eta Pedrok, beti egon nahi izan du itsu edo "bizimodu normal" bat izan. Eta, noski, ez Pedrin eta are gutxiago Divina Pedrea ez ziren "normaltasun" haren parte.

Maleta bat, mila pezeta eta "zu jada ez zara nire semea" nahikoa izan ziren bi pertsonaren arteko bizitza harremana eteteko. Bien arteko haustura eta, harrezkeroztik, haien bizitzan iltzatuta geratu den konpondu gabeko gaia.

Baina patuaren asmoek ez dute ahaidetasunaz ulertzen eta aita-semeak une xelebre batek jarriko ditu berriz ere aurrez aurre. Izan ere, egoitza batetik ihesi joan den aitaren bizitza Alzheimerrak menperatzen duen bitartean, Drag Queen ogibide profesionalak semearena definitzen baitu. Bien amesgaizto edo tortura une, biek jada imajinatu dutena gertatzear dago. Berriz ere auzoa lekuko eta "Drag Queen Pasarela" programa amaieraren atarian.

Kaleko komedia emozionala da Bidearen amaieran; publiko guztientzat eta umorez, endreduz eta sentimenduz betea.

Fitxa

  • Aktoreak: Alex Antúnez, Gabriel Ocina
  • Dramaturgia: Ángel Mirou
  • Euskararako egokitzapena / Euskarazko bertsioa: Nerea Lorente
  • Eszena zuzendaria: Izpiñe Soto
  • Zuzendari laguntzailea: Raúl Cancelo
  • Koreografoa: Bego Crego
  • Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: Oscar de Paz, Iñaki Aguinaga
  • Jantzien diseinua: Iban López
  • Ille apainketa eta makillajea: Alicia Suárez
  • Makillaje eta postizeriako efektu bereziak eta bisualak: Gorka Aguirre
  • Soinu espazioaren sorkuntza eta soinuaren zuzendaritza: Ibon Aguirre
  • Diseinu grafikoa: Vudumedia
  • Ideia: Alex Antúnez
  • Ekoizpena: Hortzmuga Teatroa
  • Hizkuntza: Bi bertsio daude, euskaraz eta gaztelaniaz
  • Publikoa: Publiko guztientzat
  • Iraupena: 60 minutu

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaHortzmuga Teatroa
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 14
  • Ordutegia13:30
  • LekuaAraia (Prao aldean)
    Asparrena
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non