Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Esteban Elizondo

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Abuztuak 6
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2022: Esteban Elizondo

2022ko Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan.

 

Interpreteak

Esteban Elizondo, organoa

 

Programa

"Donostiako Koruko Andre Mariaren Basilikako Cavaillé-Coll organoari lotutako euskal musika"

José Gonzalo Zulaika (Aita Donostia) (1886-1956)
Sarrera si maiorrean

José Maria Usandizaga (1887-1915)
Pieza sinfonikoa re maiorrean OP. 25
Sarrera
Cantabile
Amaiera

Jesús Guridi (1886-1961)
Ofertorioa la minorrean
Artzain Ona (Artzain Onaren Triptikotik)

Nemesio Otaño (1882-1960)
Adagioa

José de Olaizola (1883-1969)
Jaunartzea mi maiorrean

José María Beobide (1882-1967)
Intermezzo sinfoniko kromatikoa mi maiorrean

Tomás Garbizu (1901-1989)
Toccata diapentearekin (‘Tríptico sobre un tema gregoriano’-tik)

Juan Urteaga (1914-1990)
Otoitza

Luis Urteaga (1882-1960)
Amaiera re minorrean

 

Esteban Elizondo

Donostiako Kontserbatorioan piano eta organo ikasketak bukatu ondoren, Esteban Elizondok hiru urte gehiago igaro zituen ikasten Vienan. Etengabe zabaldu du aparteko euskal ondare organistikoa Europan, Kolonbian, Brasilen, Mexikon, Estatu Batuetan, Errusian, Kanadan, Japonian eta Aljerian emandako hainbat eta hainbat kontzertutan. Alemaniako Aeolus zigiluarekin 20 CD inguru grabatu ditu eta organorako partiturekin eta organoari buruzko ikerketekin zortzi liburu argitaratu ditu. 2002an Bartzelonako Unibertsitatearen Sari Berezia jaso zuen “Organogintza erromantikoa Euskadin eta Nafarroan (1856-1940)” tesiagatik. Ondotik, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Donostiako Orfeoiak Ikerketari Saria eman zioten. 2002an Donostiako Udalak Hiritar Merezimenduaren domina eman zion. 2011n Gaztela-Leongo Organaria Kultur Elkarteak Ohoreko Kide izendatu zuen. 2013an Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko kide izendatu zuten.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 6
  • Ordutegia20:30
  • LekuaSan Bizente Eliza
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non