Lizarrako Jaiak 2022: egitaraua

Estella-Lizarra 2022(e)ko abuztuaren 5(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 11(e)ra
  • Lizarrako Jaiak 2022: egitaraua

El Drogas’, Enrique Villarrealen behin betiko eta funtsezko proiektua eta Kataluniako Lágrimas de Sangre rap taldea izanen dira Lizarrako hurrengo jaietako musika-plater nagusiak. Doako emanaldiak izanen dira Foruen plazan. Barricadako kide ohiak hitzodua du Ega hiriarekin abuztuaren 9an (asteartea), 23:30ean, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana taldeen ondoren (20:30) eta Estellerriko La Mala Pékora taldea agertokira igo aurretik. Bestalde, Lágrimas de Sangre taldearen kontzertua abuztuaren 10ean, asteazkena, 23:30ean izanen da.

Pandemiaren aurreko azken urteetan bezala, Udaleko Kultura Departamentuak aste barruko gauetako musika-programa indartu nahi izan du, ahalik eta jende gehienarengana iristeko ahalegin berezia eginez, oso eskaintza desberdinekin.

Hori dela eta, abuztuaren 9an berriro ekingo zaio ‘Parranda Gaua’ deritzonari, Elegancia Mexicana Mariachi Inperialarekin, Mala Pékora eta ‘El Drogas’, zalantzarik gabe hainbat belaunalditarako erakargarri baitira. Asteazkenean, Lágrimas de Sangre taldearen aldeko apustua egin dute. Talde hori gogor jotzen ari da gazteen artean, eta, bereziki, nerabeen artean.


Laburrean

Non