GAU IREKIA, Cristobal Balenciaga Museoan (GAUEKO BISITA)

Getaria 2022(e)ko Abuztuak 5
  • GAU IREKIA, Cristobal Balenciaga Museoan (GAUEKO BISITA)

Abuztuaren 5ean, Getariako Salbatore Deunaren jaiekin batera, erakusketak gauez ikusteko proposamena egingo du Museoak, Arima Soulen zuzeneko musikaz girotuta. Ekimen honen bidez, Museoa lengoaia artistiko askotarikoen topagune bihurtuko da, eta publikoari eraikinaren eta bildumen ohiz kanpoko ikuspegi bat eskainiko dio.

Arima Soul Mikel Makalaren (baxua) eta Lidia Insaustiren (ahotsa) proiektu berria da; Paul San Martínen (teklatuak) eta Hilario Rodeiroren (bateria) kolaborazioa dute. 70eko hamarkadako rhythm & blues, soul, funk, jazz-groove estiloen eragin argia dute, baina estilo horien korronte garaikideenean ere jarrita dute ikuspegia, esan bedi neo soulean. Zuzenekoetan, beren abestiak jotzeaz gainera, soularen zenbait artista adierazgarriren bertsioak interpretatzen dituzte, besteak beste Etta James, Curtis Mayfield, Marie “Queenie” Lyons, eta abarrenak.

2020ko udan, beraiek sortutako 5 kanturekin EP bat grabatu zuten Fredi Peláezen Pottoko Studion. 2021aren hasieran, 2020ko Enlace Funk Sarietan finalista izendatu zituzten “Talde berririk onena” kategorian. 2021eko udan, single bat argitaratu zuten 7'-ko biniloan, Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan bertan; kritika onak ari da jasotzen lan hori.

Sarrera doakoa izango da, 21:00etatik 00:00etara (azken sarrera, 23:15ean). 

Erakusketak dohainik bisitatu ahal izango dira. Taberna- eta denda-zerbitzuak egongo dira.

Informazio gehiago:

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

943 00 88 40


Laburrean

Non