Gasteizko Jaiak 2022: Gozategi

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Abuztuak 5
  • Gasteizko Jaiak 2022: Gozategi

Gasteizko 2022ko Andre Maria Zuriaren jaietako egitarauaren barruan.

Gozategi musika taldeak 30. urteurrena ospatzen du aurten, eta azaldu dutenez, gogotsu daude taldeak orain arte egin duena "behar bezala ospatzeko".

Taldeak 1992an eman zituen lehen kontzertuak, hirukote modura. Soinua eta panderoa jo eta abestu ere egiten zuten Ainhoa eta Asier Gozategi anai-arrebek, eta haiekin batera izaten zen emanaldietan Iñigo Goikoetxea baxu eta txarango jolea. Hiru urte beranduago, 1995ean, estudioko lehen lana plazaratu zuten Gozategi izenburupean. Elkar argitaletxeak eman zuen argitara lehen abesti bilduma hura, eta zigiluak azpimarra egin zion hirukotearen musikaren freskotasunari, bizitasunari eta koloreari. Berritzaileak izan ziren trikiti munduan.

Gerora ibilbide oparoa egin du Gozategik, eta urte luzez, Euskal Herriko plazak betetzen jarraitu dute. 2018an plazaratu zuten orain arte egindako azken diskoa: G puntua.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Abuztuak 5
  • Ordutegia00:00
  • LekuaAihotz Plaza
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non