Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2022: egitaraua
- Gasteizko Jaiak 2022: egitaraua (pdf)
- Santiago eguna eta Jai atarikoak: egitaraua (uztailaren 25etik abuztuaren 4ra)
2022ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak abuztuaren 4tik 9ra ospatuko dira. Pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu ezin izan ostean, Gasteizko jaiak dena emanez itzuliko dira, adin guztietarako 400 ekitaldi baino gehiagorekin.
Jai-giroa sortzen hasteko asmoz, abuztuaren 4aren aurreko bi asteetan musika-egitarau berezia egongo da, ikuskizun ibiltariekin eta kontzertuekin, eta horien artean, besteak beste, nabarmendu beharrekoa da Anne Etchegoyenek eskainiko duen emanaldia.
Ostegunean, abuztuaren 4an, Zeledon San Migel elizatik jaitsiko da 2022ko jaiei hasiera emateko. Aurtengo jaiek garrantzi berezia emango diete bertako produkzioei eta musika-bandei. Horren erakusgarri dira, esate baterako, honako hauen alde egindako apustuak: Aihotz plazan emanaldia eskainiko duen Harresian Zulo; Peñafloridako Kondearen plazan eskainiko diren haur-ikuskizunetako Bapatean Zirko, Hodei Magoa eta Two Much Circus; Probintzia plazako ‘El Show de la Polaca’ eta txosnen eremuan emanaldia eskainiko duen Soziedad Alkoholika.
Euskararen presentzia ere esanguratsua izango da jai eremuko ekitaldi eta espazio guztietan. Oso-osorik euskaraz izango diren agertoki batzuk egongo dira (Aihotz plazako egitarau osoa, adibidez); baita gune elebidunak ere (haurrentzako egitarau osoa); eta euskarak bere tokia izango du Foru plazan, Izarorekin, eta txosnen eremuan Willis Drummond, Garilak 26 eta Zetak taldeekin; eta umorearen txokoan Antton Telleriarekin eta abarrekin.
Andre Maria Zuriaren jaiak 2022: Kontzertuak eta musika ikuskizunak
Zuzeneko musika Andre Maria Zuriaren jaietako osagai nagusietako bat da, gustu guztiak asetuko dituzten hainbat espaziotan bereiztuta. Horrela, Foruen Plazako kontzertuek milaka lagun biltzen dituzte gaur egungo musika panoraman punta-puntakoak diren artista eta taldeen inguruan; Aihotz plazan, berriz, euskal musikaz goza dezakegu eta beste horrenbeste Txoznetako kontzertuen eskaintzarekin. Falerinako Lorategian ere eskaintza zabala aurkituko dute musikazaleek.
Era berean, ezin dira falta Espainia Plazako orkestrak, Arka plazako berbenak, Floridako dantzagarriak, Udal Musika Bandaren kontzertuak, ezta hiriko txoko guztiak alaitzen dituzten fanfarre eta txarangak ere.
Abuztuak 4 osteguna
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Jamaica orkestra
- 20:30 Txosnagunearen inaugurazio-kalejira, Broken Brothers Brass Band taldearekin
- 22:00 Kontzertua: Ibil Bedi Txosnetan
- 00:00 Kontzertua: Tanxugueiras Foru Plazan
- 00:00 Dantzaldia: Akerbeltz Arka Plazan
- 00:00 Kontzertua: Vulk Txosnetan
- 00:30 Orquesta: Miami Show en la Plaza España
- 02:00 Kontzertua: Willis Drummond Txosnetan
- 04:00 Kontzertua: Aiaraldeko soinu sistema (Dub gaua)
Abuztuak 5 ostirala
- 09:00 Dianak Espainia Plazan
- 12:00 Jotak: Voces de Navarra Prado Parkean
- 12:00 Gasteizko Zortzikoa Espainia Plazan
- 12:00 Kalejira trikitilariekin Espainia plazatik
- 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua Florida parkean
- 19:00 Kontzertua: I Think Soul Falerina Lorategian
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Belle&Blue orkestra
- 20:30 Kontzertua: Código Habana Falerina Lorategian
- 22:00 Kontzertua: Nhil Txosnetan
- 23:00 Mariatxiak: México Lindo ¡Sí Señor! Probintzia plazan
- 00:00 Dantzaldia: Koxkor Arka Plazan
- 00:00 Kontzertua: Mikel Erentxun Foru Plazan
- 00:00 Kontzertua: Gozategi Aihotz Plazan
- 00:00 Kontzertua: Tremenda Jauría Txosnetan
- 00:30 Orkestra: Diamante Show Band Espainia Plazan
- 02:00 Kontzertua: Sara Hebe Txosnetan
- 03:00 DJ: Pezon Txosnetan
Abuztuak 6 larunbata
- 12:00 Kalejira Espainia Plazan
- 12:00 Jotak: Acordes Navarros Prado Parkean
- 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua Florida parkean
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Pérgola orkestra
- 19:00 Kontzertua: Lehia Falerina Lorategian
- 19:30 Kontzertua: Korrontzi Aihotz Plazan
- 20:30 Kontzertua: Pasadena Falerina Lorategian
- 22:00 Kontzertua: Zetalau Txosnetan
- 23:00 Kontzertua: David Civera Probintzia plazan
- 00:00 Kontzertua: Olatz Salvador Aihotz Plazan
- 00:00 Kontzertua: Rulo y La Contrabanda Foru Plazan
- 00:30 Musika Los 40 Classic: Jorge Sanchez eta Modestia Aparte Espainia Plazan
- 01:00 Kontzertua: Garilak 26 Txosnetan
- 04:00 DJ: Malandro Txosnetan
Abuztuak 7 igandea
- 12:00 Kalejira trikitilariekin Espainia plazatik
- 12:00 Kalejira Alboka, Txirula eta Txalapartarekin
- 12:00 Jotak: Voces del Ebro Prado Parkean
- 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua Florida parkean
- 19:00 Kontzertua: Gwa Ya Falerina Lorategian
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Galea orkestra
- 19:30 Ikuskizuna: 'Harria' Mulixka Dantza Taldearen eta Iñaki Perurenaren eskutik
- 20:30 Kontzertua: Siroco Falerina Lorategian
- 22:00 Kontzertua: Tatxers Txosnetan
- 23:00 Show-a: 'El Show de la Polaca: La casette del recuerdo' Probintzia plazan
- 00:00 Kontzertua: Izaro Foru Plazan
- 00:00 Kontzertua: Harresian Zulo Aihotz Plazan
- 00:00 Dantzaldia: Lisker Arka Plazan
- 00:00 Kontzertua: Brigade Loco Txosnetan
- 00:30 Orkestra: Wellcome band Espainia Plazan
- 02:00 Kontzertua: Rotten XIII Txosnetan
- 04:00 Dantzaldia: Bitsa Jaia Txosnetan
Abuztuak 8 astelehena
- 10:00 Dianak Espainia Plazan
- 12:00 Kalejira trikitilariekin Espainia plazatik
- 12:00 Jotak: Jotas D´Aragon Prado Parkean
- 13:00 Soka dantza Santa Maria plazan
- 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua Florida parkean
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Yatagán orkestra
- 19:00 Kontzertua: Lola Falerina Lorategian
- 19:30 Kontzertua: Harribitxi Aihotz Plazan
- 20:30 Kontzertua: Negra Cucaracha Terrorfolk Falerina Lorategian
- 23:00 Kontzertua: Nacho de la Rosa eta Los Hidalgos, Los Panchosen omenez Probintzia plazan
- 00:00 Dantzaldia: Trikiteens Arka Plazan
- 00:00 Kontzertua: Neomak Aihotz Plazan
- 00:00 Kontzertua: Talco Foru Plazan
- 00:00 Kontzertua: Sua Txosnetan
- 00:30 Orkestra: La Fania Perfect Espainia Plazan
- 01:30 Kontzertua: Soziedad Alkoholika Txosnetan
- 03:00 DJ: Bihotza, Villatek eta Sudo Txosnetan
Abuztuak 9 asteartea
- 12:00 Jotak: Los Cinco Bilbaínos Prado Parkean
- 12:00 Kalejira Espainia Plazan
- 13:00 Udal Musika Bandaren kontzertua Florida parkean
- 19:00 Kontzertua: Déjà vu Falerina Lorategian
- 19:00 Dantzaldiak Florida parkean: Pensilvania orkestra
- 20:30 Kontzertua: Last Link Falerina Lorategian
- 22:00 Kontzertua: Herenegun Txosnetan
- 23:00 Orkestra: Maremagnum Espainia Plazan
- 23:00 Kontzertua: La Poptelera. 80 eta 90 hamarkadetako musika Probintzia plazan
- 00:00 Kontzertua: Zetak Txosnetan
- 02:00 Kontzertua: Dupla Txosnetan
- 03:00 DJ: Dantzetan Jarrai Txosnetan
- 05:00 DJ: Dantzetan Jarrai Txosnetan
Andre Maria Zuriaren jaiak 2022: Antzerkia eta Umorea
Barrea maite duten pertsonek Gasteizko jaietan ere aurkituko dute aterpea, ikuskizun komikoak ez baitira faltako. Prado parkeko Umorearen Txokoa nabarmentzen da batez ere. Bertan, arratsaldero monologista entzutetsuak aritzen dira, stand up comedy estiloan.
Halaber, umorea da nagusi Principal Antzokiko jaietako programazioan, eta egunero irekitzen dizkio ateak komediari.
Abuztuak 4 osteguna
Abuztuak 5 ostirala
- 19:30 Umorearen txokoa: JJ Vaquero eta Iñaki Urrutia
- 19:30 Escape room- Teatro Principal Antzokia
- 22:00 Escape room- Teatro Principal Antzokia
Abuztuak 6 larunbata
- 19:30 Umorearen txokoa: Axlor Riezu, Sergio Arrospide eta Leire Orbe
- 19:30 El peligro de las buenas compañías. Principal Antzokia
- 22:00 El peligro de las buenas compañías. Principal Antzokia
Abuztuak 7 igandea
- 19:30 Umorearen txokoa: Sara Escudero
- 19:30 El peligro de las buenas compañías. Principal Antzokia
- 22:00 El peligro de las buenas compañías. Principal Antzokia
Abuztuak 8 astelehena
- 19:30 Umorearen txokoa: Antton Telleria
- 19:30 El Aguafiestas. Teatro Principal Antzokia
- 22:00 El Aguafiestas. Teatro Principal Antzokia
Abuztuak 9 asteartea
Andre Maria Zuriaren jaiak 2022: haur eta familientzako ikuskizunak
Andre Maria Zuriaren jaiek haurren gozamenerako jarduera ugari biltzen dituzte, protagonista diren egun bat izateraino: urtero, abuztuaren 7an, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera izaten da, eta, horrekin batera, haurrekin jaiez gozatzeko jarduera ugari.
Haurrentzako ikuskizunak, abentura-txokoa, disko txikiak edo jolasak eta gymkhanak jaiegunetan zehar gertatzen dira, eta horien artean Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten Konpartsaren ohiko kalejirak nabarmentzen dira, mende bat baino gehiagoko antzinatasuna duen eta berritzen joan den tradizioa. Hitzorduari leial izango zaio, halaber, beste tradizio bat, Gargantua, haurrak jaten dituen tragoi erraldoia.
Abuztuak 4 osteguna
- 18:30 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 19:15 Udal segizioa bezperetan joatea
- 19:30 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsaren dantzaldia
- 19:30 'Haurrentzako dantzalekua' (Dj Maite), Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian
Abuztuak 5 ostirala
- 11:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- Abentura gunea haur eta gazteentzat Arriagako Parkean 2022ko abuztuaren 5ean - 2022ko abuztuaren 9an
- 11:30 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 12:00 Gargantua Arriaga parkean
- 12:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 12:30 'Txux eta Txu' (Trokolo Teatro), Peñafloridako Kondearen plazan
- 13:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 18:30 Gargantua Fernandez de Pierola gotzainaren lorategietan
- 19:30 'Haurrentzako dantzalekua' (Dj Endika), Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian
Abuztuak 6 larunbata
- 12:00 Gargantua Arriaga parkean
- 12:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 12:30 Haur-ikuskizuna: 'Adabaki' (Bapatean Zirko), Peñafloridako Kondearen plazan
- 13:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 18:30 Gargantua Fernandez de Pierola gotzainaren lorategietan
- 19:30 'Dantza Saltsa' , Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian
Abuztuak 7 igandea
- 11:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 12:00 Gargantua Arriaga parkean
- 12:30 Haurrentzako ikuskizuna: 'Bromas dulces como la miel' (Producciones Kinser), Peñafloridako Kondearen plazan
- 13:00 Erraldoi, Buruhandi, Zaldi eta Txoten konpartsa
- 13:45 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 13:45 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 18:30 Gargantua Fernandez de Pierola gotzainaren lorategietan
- 19:30 'Haurrentzako dantzalekua' (Dj Loro), Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian
Abuztuak 8 astelehena
- 12:00 Gargantua Arriaga parkean
- 12:00 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 12:30 'Haurrentzako ikuskizuna: Harritzearen abilezia' (Hodei magoa), Peñafloridako Kondearen plazan
- 13:00 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 18:30 Gargantua Fernandez de Pierola gotzainaren lorategietan
- 19:30 Haurrentzako jarduera: 'Giro onean hobe dantzatzea' (Sustrai Doinuak), Fernandez de Pierola Apezpikuaren lorategian
Abuztuak 9 asteartea
- 12:00 Gargantua Arriaga parkean
- 12:00 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 12:30 Haurrentzako ikuskizuna: 'Double Bill' (Two Much Circus), Peñafloridako Kondearen plazan
- 13:30 Erraldoien konpartsaren dantzaldia
- 18:30 'El Torico' haurrentzako entzierroa, Andre Maria Zuriaren plazan
- 18:30 Gargantua Fernandez de Pierola gotzainaren lorategietan
Andre Maria Zuriaren jaiak 2022: euskal folklorea eta ikuskizunak
Euskal folkloreak leku nabarmena du Andre Maria Zuriaren jaien egitarauan eta gasteiztarren agendan, urtez urte biltzen baitira jaiak dantzatuz eta abestuz ospatzeko.
Topagune nagusia Aihotz plaza da, eta bertan egunero izaten dira emanaldiak, kontzertuak, bertsolariak, dantza plazan, larrain dantza. Ezin ahaztu, baita ere, bai kalejiran zein plazetan entzun daitezkeen instrumentuak, hala nola, alboka, txalaparta, txistua, eta trikitixako soinua eta panderoa.
Abuztuak 5 ostirala
- 12:30 Trikitixa Matxete Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik
- 13:30 Bertso-saioa Aihotz Plazan: Oihane Perea eta Nerea Elustondo
- 19:30 Txistulari Kontzertua: musika eta dantza ikuskizuna Matxete Plazan
- 21:00 Larrain dantza eta Txulalai Aihotz plazan
Abuztuak 6 larunbata
- 12:30 Trikitixa Matxete Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik
- 13:30 Bertso-saioa Aihotz plazan: Maddi Agirre, Iñaki Viñaspre, Aitor Etxebarriazarraga eta Sarai Robles
- 21:00 Larrain dantza eta Txulalai Aihotz plazan
Abuztuak 7 igandea
- 12:30 Trikitixa Matxete Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik
- 13:30 Bertso-saioa Aihotz Plazan: Ekaitz Samaniego, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Oihana Iguaran
- 21:00 Larrain dantza eta Txulalai Aihotz plazan
Abuztuak 8 astelehena
- 12:30 Trikitixa Matxete Plazan, Udal Folklore Akademiaren eskutik
- 13:30 Bertso-saioa Aihotz Plazan: Paula Amilburu, Orlando Arreitunandia, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabal
- 21:00 Larrain dantza eta Txulalai Aihotz plazan
Abuztuak 9 asteartea
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2022(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 9(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago



