Bermeoko Musika Astea 2022
Bermeoko XXXVII. Musika astea abuztuaren 1etik 5era bitartean egingo da eta 5 kontzertuz osatuta egongo da. Ibilbide luzeko jaialdi honen kontzertu guztiak, gainera, doakoak izango dira. “Jaialdiak bere ohiko formatua berreskuratuko du. Honela, nahi duenak kontzertuetara joan ahalko du, betiko aforoak bete arte”, adierazi du Bermeoko Kultura Zinegotzi Alazne Zumetak. Kontzertuak Santa Maria elizan eta Bermeoko Kafe Antzokian egingo dira, 20:00etan. Bermeoko Musika Asteak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa izango du.
Egitaraua abuztuaren 1ean hasiko da Ganbara Abesbatzaren kontzertuarekin. Abesbatzak ‘Inspiratio’ proposamen musikala aurkeztuko du Bermeoko Santa Maria elizan 20:00etan. Hurrengo egunean, Kendra taldeak folk kontzertua eskainiko du toki eta ordu berean. Kendraren emanaldiak musika-ikuskizun dinamiko eta parte-hartzailearen kontzeptuan aurkezten dira, adin eta mota guztietako jendearentzako egokiak.
Abuztuaren 3an Musbika Ensembleren txanda izango da eta ‘Gaztañetaren bidaia’ lana aurkeztuko dute Santa Maria elizan 20:00etan. Musika klasikoa eta antzinako musika pertsona ororengana iristeko dauden oztopoak gainditzeko asmoz, Musbikak ikuslegoarenganako gertutasuna bultzatu eta berritasunez hornituriko Musbika Ensemble proiektua aurkezten du, eszenaratze fresko eta dinamiko baten bitartez. Josu Cámara aktoreak Antonio Gaztañetaren papera egingo du.
Ostegunean, abuztuaren 4an, Oreka Reed Quintet-ek ‘Orekovid’ kontzertua eskainiko du Santa Maria elizan 20:00etan. Taldea Euskal Herritik dator eta penintsulako hainbat tokitako musikariek osatzen dute. Berezko izaera eta nortasuna duen talde bat da, emozioen orekan oinarrituta, eta Donostian sortu zen, Musikenen.
Azkenik, abuztuaren 5ean, Bermeoko Kafe Antzokian, 20:00etan, Olindak emanaldia eskainiko du. Aurreko urteetan ez bezala, kontzertu hau doakoa izango da. Taldeak bossa, folk edo rhythm and blues doinuak taularatuko ditu.
Egitaraua:
Abuztuak 1, Astelehena
- 20:00, Santa Maria Eilizan: Ganbara Abesbatza
Abuztuak 2, Asteartea
- 20:00, Santa Maria Eilizan: Kendra
Abuztuak 3, Asteazkena
- 20:00, Santa Maria Eilizan: Musbika Ensemble
Abuztuak 4, Osteguna
- 20:00, Santa Maria Eilizan: Oreka Reed Quintet
Abuztuak 5, Ostirala
- 20:00, Bermeoko Kafe Antzokian: Olinda
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko abuztuaren 1(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 5(e)ra
- LekuaElizan eta Kafe Antzokian
Bermeo - ZenbatekoaDoan
- Info Gehiago


