BILBAO BLUES FESTIVAL 2022: CHICAGO ALL STARS

Bilbao 2022(e)ko Uztailak 31
  • BILBAO BLUES FESTIVAL 2022: CHICAGO ALL STARS

BILBAO BLUES FESTIVAL 2022 jaialdiaren barruan.

Jaialdiaren lehen edizio honetako programazioarekin Chicagoko bluesarekiko dugun ahultasuna agerian geratzen dela uste dugu. Horregatik, Windy Cityko bluesmen onenetako batzuk bildu ditugu, Chicagoko bluesmenik benetakoena eta sakonena Bilbora ekartzeko. Oraingo honetan, honako hauek osatuko dute "line up":

Bob Stroger

Bob Stroger Missourin jaio zen, baina Chicagora joan zen 1955ean, eta Chicagoko klub baten atzealdean bizi izan zen, Howlin' Wolf eta Muddy Waters jotzen. Nola jotzen zuten eta zein ondo pasatzen zuten ikusita, berak ere musikan aritzea erabaki zuen, urteen poderioz baxuaren eta, oro har, bluesaren kondaira handienetako bat bihurtuz. Hondarribian bi aldiz izan dugu Bob taldean izateko zortea. 2015ean, Blues Hondarribia saria eman zioten, eta aurten, berriz ere, haizearen hiriko bluesik sakonenera eramango gaitu.

Kimberly “Hot Sauce” Johnson

Urte luzez gospel, R & B, jazz, rock-and-roll eta musikaletan aritu bazen ere, Kimberly Johnsonek hamarkada bat baino gehiago darama Chicagoko blues sakonenean murgilduta. Bere kontzertuetan publikoak bere pasioa senti dezake interpretatzen duen blues bakoitzean. Izan ere, Koko Taylor, Etta James edo Big Mama Thorton bezalako pertsonengan inspiratuta ezin zitekeen bestela izan.

Kenny “Beedee Eyes” Smith

Kenny Smith bluesaren erregetzan jaio zen. Muddy Waters Chicagon, bluesaren etxean, bizi izan zen etxe berean hazi zen. Haurtzaroan, Kenny Muddyz eta bere lagunez inguratuta egon zen, bere aita Willie “Big Eyes” Smith (1936-2011) barne. Bluesaren ikono horiek berak lagundu zioten gaur egun den pertsona eta bateria moldatzen, eta bere oinarrizko erritmo ospetsua eman zioten munduko une eta grabazio handi eta errespetatuenetako batzuetarako.

Piano Willie

Zalantzarik gabe, Chicagoko blues piano jotzailerik arrakastatsuenetako bat da. San Francisco Examinerren ondo definitu zutenez, Willie bluesaren eta boogiearen munstro bat da, Ottis Spanen eragin argiarekin.

Mike Avery

Orain arte Chicagon gehien gorde den sekretuetako bat. Eskola zaharrak eraginda, Mike Chicagoko bluesaren adierazlerik handienetako bat bihurtu da etorkizunerako, merezita.

Ari Seder

Musikagilea eta multiinstrumentista, Ari Seder oso denbora tarte txikian blueserako eszenan gehien eskatzen den musikarietako bat bihurtu da, bluesaren izar handiekin jotzera iritsiz, hala nola Jimmy Burns, Lurrie Bell, Ronnie Baker Brooks, Jimmy Johnson edo Billy. Branch, besteak beste.

Joey Saye

Illinoisen, Auroran, jaiotako musikari hau blues zirkuitoko ohikoa izan da eta Chicagoko izar handi guztiekin partekatu du agertokia 16 urterekin gitarra zintzilikatu zenetik.

Bilbao Blues

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia14:00
  • LekuaAreatza

    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non