La Furia: "Post mortem"

Bergara 2022(e)ko Uztailak 28
  • La Furia: "Post mortem"
    Argazkia: Javier Portillo

La Furia (Cascante, Nafarroa, 1983) rapzaleak feminismoaren barrunbeetatik ateratako abestiak egin ditu, poesia politiko eta ekintzailea feminismo bilakatuta, ahotsaren aldarri sakona. Esaldi bakoitzak berebiziko indar bizizalea du. Ez dago eztarriko korapilorik, gardentasuna bistakoa da harreman botere hertsatzaileari koska egiteko, baita patriarkatuaren zirrikitu txikienari ere, arau normatiboak pikutara botatzeko.

Bizitzaren aldarteak daude Post mortem izenburuan, bizitzeko jaio baikara, disfrutatzeko. La Furiak hamaika musika jantzi erabili ditu oinarrietan (sehaska-kantua, punka, industriala, elektronika, technoa, EDM, IDM, rocka, elektro swinga, reggaetona, erromeria) eta guztietan ahotsaren xarmantasunak erakarriko gaitu apropos aukeratutako letrekin.

 

 

 

 

.bergara.eus/

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 28
  • Ordutegia22:00
  • LekuaUsondo parkea (Euria bada Espoloia)
    Bergara
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania

Non