Baionako Jaiak 2022

Baiona 2022(e)ko uztailaren 27(e)tik 2022(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • Baionako Jaiak 2022

Inoizko gogorik bizienaz itzuliko da festa giroa Baionako kaleetara, izan ere, pandemiak bi urtez jaia galarazi ostean, arropa zuri eta zapi gorriz beteko dira Lapurdiko hiriburuko txoko guztiak uztailaren 27tik 31ra.  Hilaren 27an 20:00etan hasiko da festen irekiera ekitaldia, danbor hotsekin hartuko dute Askatasunaren plazan Leon erregea, hura udaletxeko balkoira ateratzean. Aurten laguntzaileak ere izango ditu hiriko giltzak botatzeko ekitaldian, izan ere, pandemian egindako lanari aitorpen gisa, balkoian izango dira osasun langileak

Baina, aurten festak bereziak badira, ez da bi urteren ostean itzultzen direlako soilik. Izan ere, aurten 90 urte beteko dituzte Baionako Bestek eta, hain zuzen ere, 1932ko uztailean festak aurrenekoz antolatu zituzten Aviron errugbi taldeko egungo kideak ere balkoian izango dira, urteurrenagatik ez ezik, baita Frantziako errugbi txapelketako maila gorenera igo direlako ere. 

Hala, hasiera emango diote uztailaren 31ko gauerdira arteko programazio indartsu eta koloretsuari. Besteak beste, Leon erregearen iratzartzeak, haurrentzako emanaldiak, herri kirolak, zezenketa eta bigantxak izango dira jendearen gozagarri, eta musika izango da, aurten ere, protagonista nagusia. Dozenaka emanaldi, 75 musika talde eta milatik gora musikari ariko dira bost egunez Baionan. Hemen kontsulta daiteke egitarau osoa. 

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2022(e)ko uztailaren 27(e)tik 2022(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • LekuaBaiona

Non