Jazzaldia 2022: Herbie Hancock

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Uztailak 25
  • Jazzaldia 2022: Herbie Hancock

Donostiako Jazzaldia 2022ren barruan.

Herbie Hancock pianista handienetako bat da Jazzaren historian, adimen musikal goreneko musikaria da, teklatu elektrikoak eta piano akustikoa menderatzeko gaitasun aparta du, eta Jazz garakikdearen joera nagusi guztietan partaide izan da, baita protagonista ere zenbait une erabakigarrietan: Miles Davis betierekoaren laguntzailea izan zen haren garai sortzaileenean; moldeak hautsi zituen bere disko propioekin; aitzindaria izan zen Jazzaren, funkaren eta rockaren fusioan, eta kide izan zen V.S.O.P. boskote legendarioan. Chicagoko musikariak proiektuak garatzen jarraitzen du, berritzaileak eta interesgarriak beti.

Herbie Hancock pianista eta konpositorearen ibilbide musikala, sei hamarkadatan zehar hedatua, garaipenez josita dago: 17 Grammy sari, horietako bat 2016an eman zioten bere ibilbide osoa saritzeko; Oscar sari bat; milioika disko salduak, eta publikoaren eta kritikaren aintzatespen zintzoa.

2006an Donostiako Jazzaldia Saria jaso zuen Hancockek. Bertan, 6 aldiz aritua da, 1976an lehen aldiz eta 2017an azkenekoz.

Jazzaren benetako legenda honen mailara heldutakoak oso gutxi dira, ez da erraza genero bat baino gehiago hain ondo menderatzea eta ez da ohizkoa estilo desberdinekiko hainbesteko interesa erakustea.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa49 / 55 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Kursaal

Non