Urtz

Andoain 2022(e)ko Uztailak 23
  • Urtz

Pasaian (Gipuzkoa) sortu zen 1988an, eta heavy, rock eta  pop  estiloen  nahasketari  esker,  arrakasta  handia  lortu zuen. Bost disko argitaratu ondoren (Ekaitzaren garrasia,  1992;  Hautsa  astinduz,  1994;  Hain  urrun,  1996; Lur gazian ametsak ereinez, 1998; eta Aingeru, 2001), agur esatea erabaki zuten zuzeneko emanaldi batekin.   Gau   hartan   gertatu   zena   Azken   eguna   zuzenean  CD+DVDan  jaso  zen.  Hala  ere,  2013an  berriro elkartu ziren disko berri bat grabatzeko: Astiro.

Orain,  Xabier  Camarero  abeslari  eta  taldeko  liderra  talde  berri  batez  inguratu  da  Zabaldu  ateak  bere  zortzigarren diskoari forma emateko.

bastero.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia22:00
  • LekuaGoiburu
    Andoain
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non