Jazzaldia 2022: Noa Lur
Donostiako Jazzaldia 2022ren barruan.
Ainhoa Vidaurreta (ahotsa), David Sancho (pianoa, teklatua), Mauricio Gómez (saxo tenorra), Ander García (baxua), Alberto Brenes (bateria)
“Gaur”
“Cuadernos de Jazz” aldizkariak honela deskribatzen du Noa Lur: “ahots joria eta jostaria, femeninoa, talentu handikoa, soinu-erregistroetan nahiz dramatikoetan oparoa, sen ludiko xarmagarria eta fina dariona; benetan liluragarria”.
Estoniako “Nomme Jazz” jaialdi internazionalean Europako Jazzaren munduko ahots gazte onenetakotzat saritua, Noa Lurrek salmenten lehenengo postua lortu du Itunes Jazzen, bere “Moody ?s Mood For Love” singlearekin; “Badakit” bere lehenengo diskoaren Edizio Berezian jasotako abestia, izen handiko hainbat jaialdi eta aretotara eraman duena, besteren artean: Nardis Jazz Club, Istanbul; Bogui Jazz, Madril; Madgarden Festival, eta Jazzablanca Jazz Festival; artista gailenekin kartela partekatuz, haien artean: Raúl Midón, Richard Bona, George Benson, Christian McBride…
“Gaur” da Noa Lurren azkeneko lana, eta sekulako gustu finarekin fusionatzen ditu Jazza eta euskal musika tradizionala. Sustraiei eskainitako omenaldi ederra.
Zuzenekoaren ondoren bere diskoak sinatuko ditu Noa Lurrek publikoarekin izango duen elkarraldi batean.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Uztailak 23
- Ordutegia19:00
- LekuaFNAC FORUMA
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan


