Jazzaldia 2022: Calexico

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko Uztailak 21
  • Jazzaldia 2022: Calexico

Donostiako Jazzaldia 2022ren barruan.

Tucsoneko (Arizona) talde honek Estatu Batuetako eta Mexikoko musika, hegoaldeko rocka, tex-mexa eta mariatxia hartzen ditu, eta horrela sortzen du ahalmen handiko rock independente bat, Rio Grande ibaiaren bi ertzak elkartzen dituena.

1990ean, bi tucsondar, Joey Burns eta John Convertino, Howe Gelb aitzindari zuen Giant Sand taldean sartu ziren. 1994an, Burnsek eta Convertinok proiektu paralelo bat eratu zuten, Friends of Dean Martinez, eta bi urte geroago, Spoke taldea sortu zuten, oso denbora gutxiren buruan Calexico deituko zutena.

Taldearen lehen diskoak Spoke (1996), oso banaketa mugatua izan zuen. Hurrengoak, ordea –The Black Light (1998)–, kritika bikainak izan zituen. Ospea, nolanahi ere, Hot Rail (2000) lanak ekarri zien, diskoan mariachiko elementuak gehitu ostean. Beren bi azken diskoak oraintsukoak dira: Years to Burn (2019), Iron & Wine-rekin (Sam Beam) batera grabatua, eta Seasonal Shift (2020), gabonetako kantak biltzen dituena. Guztira estudioko 11 disko, zuzeneko 6 eta soinu-banda 1 grabatu eta argitaratu dituzte.

Calexicoren musika mugakoa dela esan ohi da, fusio bat baita, Amerikako Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko iparraldeko musikena, baina, horrez gain, hainbat kultura eta jatorritako beste eragin musikal ugari aurki ditzakegu bertan: surfa, Jazza, fadoa, afroperuarra, rocka…

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2022(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia18:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa31 / 35 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Web Kursaal

Non