Joan edukira

Donostiako Jazzaldia 2022: egitaraua

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko uztailaren 20(e)tik 2022(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Donostiako Jazzaldia 2022: egitaraua
    Kartela: Ane Pikaza


Donostiako Jazzaldiaren datorren edizioak, 57.ak, luxuzko programazio bat aurkeztuko du, gure artean izango baititugu, besteak beste, Herbie Hancock, Iggy Pop, Diana Krall, Gregory Porter, Amina Claudine Myers, Hiromi, Yann Tiersen, Ben LaMar Gay, Calexico, Steve Coleman, Louis Cole, Lakecia Benjamin eta Miho Hazama.

Kursaal Auditorioan bost emanaldi iragartzen dira, guztiak 18:30ean, uztailaren 21etik 25era. Lehenak Calexico izango du protagonista. Arizonako taldeak AEBetako hegoaldeko musika-tradizioaren eta Mexikoko musikaren distira eta sentimenduaren arteko fusio autentikoena egiten du.

Oraingo Jazzaren bokalista handienetako bat, ahots zoragarria eta melodiarako aparteko sena duena, Gregory Porter da, eta bera izango da Kursaalen bigarren egunean arituko dena.

Hurrengo egunean, uztailaren 23an, espero ez zena: Iggy Pop. Punkaren Godfather mitikoak —nork imajinatuko zein eta bera auditorio batean— gure Kursaalen eskainiko du emanaldi bat, Europako hainbat hiritatik esparru itxietan egingo duen biraren barruan.

Yann Tiersenek urte batzuk dihardu gogoa bilduta bere jaioterriaren ezaugarriak musikaren bidez deskribatzen: Finisterre bretoia, bere paisaia ilaun eta bere uharte enigmatikoekin. Hala, uztailaren 24an, bere artearen edertasun sakonarekin gozatzeko aukera izango dugu.

Herbie Hancock, zalantzarik gabe, musikari legendario bat da, Jazzaren garai loriatsu baten ordezkaria; izan ere, Miles Davisen laguntzaile izan zen bere talde gailenetako batean baino gehiagotan, eta ordutik gaurdaino ez du ez galdu gaurkotasun izpirik; meritu handia, benetan. Hala, berak emango die azkena Kursaaleko emanaldiei, uztailaren 25ean.

Trinitate plazak, eserleku zenbakituekin, lau emanaldi bikoitz eskainiko ditu, bakoitza bi kontzerturekin, uztailaren 22tik 25era; guztiak 21:00etan izango dira.

Bi emakume japoniar, Miho Hazama harrigarria eta Hiromi zoragarria, protagonista dituen emanaldi batekin hasiko gara. Hazamak bere lan berrienak aurkeztuko dizkigu Musikene Summer Big Band taldea zuzenduz, Goi-mailako Kontserbatorioko ikasle eta ikasle ohi bikainenetako batzuek osatutako banda. Hiromi pianista handia izango da jardunaldiaren izarra, bere oraingo boskotearekin; haiekin interpretatuko ditu bere konposizioak, lau hari-instrumentuk lagunduta: biolina, biola, biolontxeloa eta kontrabaxua.

Trinitate plazako bigarren jardunaldia, uztailaren 23koa, emanaldi heterogeneo bat izango da, bi artista sutsu eta berezi izango dituena. Lehena, Steve Coleman saxofonista, berdinik ez duen bere proposamen txundigarriarekin; maisutasun erritmiko eta harmonikoaren erakustaldi paregabe batekin entzulea erakartzen duten instrumentisten tradizio baten jarraitzailea, musika-pieza bakoitza epopeia baten antzera bizi dutenen haiena, alegia. Bere ondoren, estilo zeharo desberdin bat aurkezten duen musikari bat, Louis Cole nabarmena, paregabea eta geldiezina; jatorriz bateria jotzailea bada ere, eszenatokian abestu, eta teklatuak zein baxua jotzen ditu. Inor axolagabe utziko ez duen emanaldi batekin itxiko du Louis Colek Trinitateko bigarren saio hori.

Amina Claudine Myers AACMeko kide izan da; musikari sortzaileen aurrerabiderako elkartea, Chicagon sortua, baina Harlemen bere urte, kontzertu eta lorpenik handienak bizi izan zituena. Bluesy-a, afrikarra, abangoardista, Jazzaren historia hutsa da bere pianoa. Uztailaren 24an, 1950eko hamarkadako gospel beltzari egindako omenaldi bat aurkeztuko digu, aipatutako elkarteko ordezkari gailenetako batzuen alabek lagunduta.

Ben LaMar Gay, Chicagokoa, Trinitate plazan arituko da, igandean, uztailaren 24an, Kurt Ellingen ordez, zeinek bertan behera uztea erabaki duen uztailean egingo duen Europako bere biraren azkeneko zatia. Emanaldi berean, aurreikusita zegoen bezala, Amina Claudine Myers abeslari eta pianista, eta bere taldea, Generation 4, arituko dira. Ben LaMar Gay azken urteotako Jazzaren panoraman indar handienarekin sortutako sortzaileetako bat da. Gaztea izan arren kide da Chicagoko A.A.C.M. elkarte mitikoan, eta definizio orori ihes egiten dion bere estiloak eta bere originaltasunak Jazz amerikar berriaren ordezkari interesgarrienen artean kokatu dute; eskari gehien jasotzen dituztenen artean dago, izan ere.

Azkeneko egunean, uztailaren 25ean, Trinitate plazan, emakumezko Jazzaren beste bi ordezkari handi. Lakecia Benjamin saxofonista oldartsuarekin hasiko gara, zeinak omenaldi sentitu bat egingo dion Coltrane senar-emazteak, Johnek eta Alicek, konposatutako musikari. Eta 57 Jazzaldia ixteko, Jazz bokalaren dama handia, Diana Krall, gure Jazzaldian, 1997an lehen aldiz etorri zenetik, hain kontzertu harrigarriak eta ahaztezinak eskaini izan dizkiguna.

57 Jazzaldiko esparru desberdinek kerik gabeko guneak izaten jarraituko dute, eta horietan zorrotz jarraituko dira kontzertuak emateko unean indarrean dauden araudi sanitarioak.

Donostiako Jazzaldia 2022: egitaraua:

  • UZTAILAK 20

Agertokia: KELER GUNEA
Ordua: 21:30
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: CHILLIDA LEKU
Ordua: 19:00
Prezioa: 25 €

  • UZTAILAK 21

Agertokia: KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:30
Prezioa: 35 €
CALEXICO

Agertokia: KELER GUNEA
Ordua: 20:45
Prezioa: SARRERA DOAN
MULATU ASTATKE

Ordua: 23:30
Prezioa: SARRERA DOAN
CURTIS HARDING

Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Prezioa: 5 €
JAZZEÑE: OREKA TX
JAZZEÑE: CHICO PÉREZ


Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
Prezioa: 25 €
VADIM NESELOVSKYI: ODESSA SUITE


Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 19:30
Prezioa: SARRERA DOAN
SHARON CLARK

Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
THE INTERNATIONAL CLASSIC JAZZ ALL STARS

Agertokia: FNAC GUNEA
Ordua: 19:30
Prezioa: SARRERA DOAN
ATRISMA

Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
CARLA SEVILLA 5TET

Agertokia: KUTXA KULTUR
Ordua: 12:00
Prezioa: SARRERA DOAN
THE INTERNATIONAL CLASSIC JAZZ ALL STARS

Agertokia: GARBERA
Ordua: 12:30
Prezioa: SARRERA DOAN
TXIKIJAZZ: ARIMA SOUL

Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN
BROKEN BROTHERS BRASS BAND

Agertokia: FNAC FORUMA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
NAT SIMONS

  • UZTAILAK 22

Agertokia: TRINITATE PLAZA
Ordua: 21:00
Prezioa: 35 €

Agertokia: KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:30
Prezioa: 45 €

Agertokia: KELER GUNEA
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 23:30
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Prezioa: 5 €

Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
Prezioa: 30 €

Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FNAC GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: KUTXA KULTUR
Ordua: 12:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: NAUTICOOL
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: GARBERA
Ordua: 12:30
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FNAC FORUMA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
  • UZTAILAK 23

Agertokia: TRINITATE PLAZA
Ordua: 21:00
Prezioa: 35 €


Agertokia: KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:30
Prezioa: 80 €


Agertokia: KELER GUNEA
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 23:30
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Prezioa: 5 €


Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
Prezioa: 30 €


Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FNAC GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: NAUTICOOL
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: GARBERA
Ordua: 12:30
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA - CLUB ARETOA
Ordua: 18:00
Prezioa: GONBIDAPENAREKIN. Gonbidapenak antzokiko leihatilan jaso ahal izango dira kontzertuaren egun berean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera (2 sarrera gehienez pertsona bakoitzeko).
  • UZTAILAK 24

Agertokia: TRINITATE PLAZA
Ordua: 21:00
Prezioa: 35 €


Agertokia: KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:30
Prezioa: 35 €


Agertokia: KELER GUNEA
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 23:30
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Prezioa: 5 €


Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
Prezioa: 30 €


Agertokia: CHILLIDA LEKU
Ordua: 12:30
Prezioa: 6€


Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FNAC GUNEA
Ordua: 19:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: NAUTICOOL
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: GARBERA
Ordua: 12:30
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN
  • UZTAILAK 25

Agertokia: TRINITATE PLAZA
Ordua: 21:00
Prezioa: 55 €


Agertokia: KURSAAL AUDITORIOA
Ordua: 18:30
Prezioa: 55 €


Agertokia: FCC VICTORIA EUGENIA ANTZOKIA
Ordua: 12:30
Prezioa: 15 €


Agertokia: ŠKODA SAN TELMO MUSEOA
Ordua: 11:00
Prezioa: 30 €

Agertokia: FRIGO GUNEA
Ordua: 17:30
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 22:30
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: FNAC GUNEA
Ordua: 12:00
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 18:45
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 21:15
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: NAUTICOOL
Ordua: 21:00
Prezioa: SARRERA DOAN
 
Agertokia: GARBERA
Ordua: 12:30
Prezioa: SARRERA DOAN
Ordua: 20:00
Prezioa: SARRERA DOAN

 

jazzaldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana