Berumuga 2022: THE REVEREND SHAWN AMOS & The Brotherhood
BERUMUGA MUSIKA ZIKLOA
Urtero bezala, Bergaran (Gipuzkoa) rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatzen da. Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak dira. Uztaileko ostiraletan.
Uztailak 15, ostirala
THE REVEREND SHAWN AMOS & The Brotherhood (Los Angeles, USA)
Rhythm & Blues
The Reverend Shawn Amos Los Angelesen sortu zen 70eko urtealdian, musikaren legendan dauden Marvin Gaye eta Quincy Jonesen uberan, eta gisa guztietako kale-kantariren kutsamenean. Wally "Famous" Amos eta Shirleey May R&Beko kantariaren semea dugu Shawn eta, zer bestela, musikari profesionala da heldutasunera iritsi zenetik. Lan ugari egin du ekoizle bezala ere: musika berriaren kudeaketa eta R&Beko historian mitoak direnen atze-bildumak, hala nola Solomon Burke, John Lee Hooker eta Johny Guitar Watsonenak, besteak beste. Bluesaren sermoilari jatorra Shawn Amos: ahotsa limurtzaile, lehen nota jo orduko bluesaren fededun bihurtzen duen armonica liluragarri... Show zirraragarria, Shawnena!
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Uztailak 15
- Ordutegia22:00
- LekuaEspoloia
Bergara - ZenbatekoaDoan


