Arrasate Blues 2022: IKER PIRIS & DUAL ELECTRIC & MARCO PANDOLFI
Arrasate Blues 2022 egitarauaren barruan:
Oraingo honetan, Iker Piris tolosarra Marco Pandolfi lagun duela etorriko da Arrasate Bluesera. Marco Pandolfiren presentzia Italiako bluesaren eszenan hogei urte baino gehiago direla hasi zen. Penintsulako ekitaldi garrantzitsuenetan jotzen aritu da, Italiako eta atzerriko blues musikari handienen errespetua bereganatuz. Besteak beste, Il Blues, Blues Revue, Soul Bag, Blues Britain Magazine eta beste hainbat aldizkaritan agertu dira haren interpretazio eta grabazioak.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Uztailak 15
- Ordutegia19:00
- LekuaEuskal Herria plaza
Arrasate-Mondragon - HizkuntzaIngelesa


