Ermuko Santixau Jaiak 2022: egitaraua
Ermuko Udal Kultura sailak 2022ko Santixau jaietarako ekintzen egitaraua aurkeztu du gaur. Pandemiaren eraginez bi urtetan bertan-behera utzi behar izan diren jai herrikoiak, oso partehartzaileak berreskuratuko ditugun aurten, irrikaz et desio biziaz, batez ere gazteria.
Ehun jarduera inguruk osatzen dute aurtengo egitaraua, eta, beste behin ere, musikak leku nagusia izango du. Hainbat estilotako taldeak, txarangak, orkestrak, rock taldeak eta erromeriak izango dira barrena Ermuko jai nagusiak girotzeko.
Santixauetako kontzertu handien artean honako hauek nabarmendu dituzte Udaletik: "La Oreja de Van Gogh" donostiarrak uztailaren 23an, "Skakeitan" 16an, eta "Los Brincos" uztailaren 27an, jaien azken egunean.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2022(e)ko uztailaren 14(e)tik 2022(e)ko uztailaren 27(e)ra
- LekuaErmua
- ZenbatekoaDoan
- Info Gehiago


