2022ko Barakaldoko Jaietako Kontzertuen egitaraua

Barakaldo 2022(e)ko uztailaren 9(e)tik 2022(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • 2022ko Barakaldoko Jaietako Kontzertuen egitaraua

Ohitura den bezala, Barakaldoko Karmen gauak bereziak izango dira musikari esker. Hala, agertokira lehenengoz Doctor Deseo igoko da uztailaren 9an, 23:30ean, Herriko Plazan. Atzetik Puro Relajo iritsiko da. Ohituta gauden formatutik kanpo, mariatxien ukituak eta ohiko euskal kantak plazaratuko dituzte. Kontzertua 01:00ean hasiko da Los Hermanos parkean.

Hilaren 10ean Txistuen Udal Bandaren txanda izango da. Oraingoan Inharuren laguntza izango du Los Hermanos parkean. Gau horretan Herriko Plazan dantza-tradizionalen ikuskizunaz gozatuko da herriko dantza-taldeei esker. Hilaren 11n Herriko Plaza Rúl Alegría magoarekin hunkituko da eta Los Hermanos parkean Nawi Barakaldoko regetoi-abesleak joko du. Uztailaren 12an Barakaldoko Udal Bandak zenbait pieza interpretatuko ditu Golden Apple Quartetekin batera, eta Los Hermanos parkean La Petaka Barakaldoko bandaren kontzertuari ekingo zaio. Berak rock estiloko bertsio entzunak joko ditu, eta atzetik Algorri dja iritsiko da.

Coque Malla Herriko Plazako agertokira igoko da hilaren 13an, eta Los Hermanos parkean gaueko protagonista Rabba Band Girl izango da. Zenbait talde euskaldunetako emakumeek osatzen dute. Hilaren 14an Ana Guerrak bere abestiekin Herriko Plaza berotuko du. Unidad Alavesak eta Iheskidek, punk/rock bertsioekin, gau horretan Los Hermanos parkean musika jarriko dute. Hilaren 15ean Ciudad Jarak joko du Herriko Plazan eta Los Hermanos parkeak Beranduegi erromeria hartuko du 00:30etik aurrera. Egun nagusian, uztailaren 16an, Izaro euskaldunak bere abesti ezagunenak errepasatuko ditu Herriko Plazan 23:30ean. Los Hermanos parkean Suak eta Porco Bravok amaituko dituzte 2022ko Karmenetako musika-gauak 22:00etan.


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2022(e)ko uztailaren 9(e)tik 2022(e)ko uztailaren 17(e)ra
  • LekuaBarakaldo

Non