KALEKA 2022: "10 urtez hamaika sugar"

Lekeitio 2022(e)ko Uztailak 9
  • KALEKA 2022: "10 urtez hamaika sugar"
  • KALEKA 2022: "10 urtez hamaika sugar"
  • KALEKA 2022: "10 urtez hamaika sugar"
  • KALEKA 2022: "10 urtez hamaika sugar"

KALEKA 2022 jaialdiaren barruan.

Aurten 10 urte betetzen ditu taldeak. 10 urte igaro dira lehen aldiz 2012ko Lekeitioko Kale Antzerkian “Mingorri” ikuskizuna aurkeztu genuenetik. 10. urteurrenari forma eman nahian jaio eta hazten ikusi gaituen herriko jaialdia plazarik aproposena dela uste dugu urteurren jai hau gauzatzeko. 10 urtetan sortu dugun ikuskizunekin ikuskizun berri bat sortu dugu! Mingorri, Akelarre, Anabasa, DKDance, Deabruak gara… ikuskizun guztiak gau bakarrean. Eta urteurrena indartzeko asmoz, Herrialde Katalanetako gure lagunak diren Diables de Riudoms taldea gonbidatu ditugu gure jaira. Harreman estua dugun taldeak aurten 30 urte betetzen ditu, gainera.

*Lekittoko Deabruak antzerki taldearen “10 urtez hamaika sugar” ikuskizunean pritokenia erabiliko dutenez, ohar garrantzitsu bat bertan parte hartuko dutenei: JANTZI BAKEROAK EDO MAHOIZKOAK ETA BURUAN TXAPELA ERAMATEA.

kaleka.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLekittoko Deabruak
  • Data 2022(e)ko Uztailak 9
  • Ordutegia23:30
  • LekuaPlaza
    Lekeitio
  • ZenbatekoaDoan

Non