UDAKO GOLEM BILBO 2022: "Udako Golem"

Bilbao 2022(e)ko uztailaren 8(e)tik 2022(e)ko abuztuaren 18(e)ra
  • UDAKO GOLEM BILBO 2022: "Udako Golem"

Gure betiko Udako Golem zikloa ohiko hitzordura itzuliko da aurtengo udan ere, Golem Alhóndigako filmekin. Uztailaren 8tik abuztuaren 18ra, sasoiko filmik onenen sorta bat izango dugu ikusgai. Gure asmoa da aniztasun zinematografikoa areagotzea, udako hilabeteetan nahiko urria izaten baita, eta autore-zinemak denboraldian eman dizkigun pelikularik interesgarrienak eskaintzea. Guztira 22 film ikusiko ditugu jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin. Urtean zehar egitarauan sartu ez diren filmekin batera, gure ustez zinema-pantaila batean berriro ikustea merezi duten lanek osatuko dute zikloa. Beti bezala, gure egutegian hirunaka txandakatuko dira filmak, sei egunez behin, eta film bakoitza hainbat ordutegitan eskainiko da, egunaren arabera, aukeratzeko erosotasun handiagoa izan dezazuen.

Gaur egun egiten den zinemaren laginik zabalena eskaintzen saiatzen gara, horixe baita, hain zuzen, gure udako programazioaren ezaugarri nagusia. Besteak beste, Italia, Japonia, Frantzia, Iran, Belgika, AEB, Finlandia, Espainia eta Suitzako filmak igaroko dira gure pantailetatik. Gainera, hainbat genero zinematografiko izango ditugu: drama, komedia, thrillerra eta zinema dokumentala. Horien artean, zinema-jaialdietan saritutako izenburu handiak izango ditugu, baina baita zinema independenteko altxor txikiak ere.

Aurtengo edizioak protagonista garbi bat izango du: LARS VON TRIER. Izan ere, maisu daniarrak hartuko du gure programazioaren zatirik handiena, bere zazpi izenbururik ospetsuenez osatutako zikloarekin. Hala, 80ko hamarkadako bere lehen film luzeak berreskuratuko ditugu, hala nola EL ELEMENTO DEL CRIMEN edo EPIDEMIC, eta bere "trilogía del corazón dorado" ezagunaz gozatu ahal izango dugu berriz ere, ROMPIENDO LAS OLAS, LOS IDIOTAS eta BAILAR EN LA OSCURIDAD izenburuekin, besteak beste.

Uztailaren 8tik abuztuaren 18ra bitartean izango gaituzue Golem Alhóndigako zinema-aretoetan.

Golem

Laburrean

Non