Berumuga 2022: ARIMA SOUL
BERUMUGA MUSIKA ZIKLOA
Urtero bezala, Bergaran (Gipuzkoa) rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatzen da. Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz. Kontzertu guztiak doanekoak dira. Uztaileko ostiraletan.
Uztailak 08, ostirala
ARIMA SOUL (Euskal Herria)
Soul, Funk, Jazz-Groove
Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortutako Soul musika proiektu berria dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide(bateria) gehitu zirelarik.
60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.
Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait adierazleren bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Curtis Mayfield, Marie "Queenie" Lyons, Gil Scott-Heron, …
2020.ko udan Fredi Pelaezen Pottoko estudioan 5 kantu orijinalez osoturiko EP bat grabatzen du.
2021aren hasieran, “Enlace Funk 2020” sarietan “Talde Berri Onena” sailean finalistak izan ziren. Eta 2021eko udan, 7′ binilozko single bat argitaratzen dute Madrilgo Enlace Funk aldizkariaren zigiluan, momentuz kritika onak jasotzen ari dena.
Orain arte dozena bat kontzertu pasatxo eman dituzte gure geografian zehar, areto eta festibaletan eta aurten argitaratuko dute disko berria.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Uztailak 8
- Ordutegia22:00
- LekuaEspoloia
Bergara - ZenbatekoaDoan


