Metallica + Weezer + The Hellacopters + Nothing But Thieves + Niña Coyote eta Chico Tornado
San Mamesek Metallicaren kontzertua hartuko du uztailaren 3an, Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Live Nation sustatzailearen arteko elkarlanari esker posible izango den ekitaldia.
Kalkuluen arabera Metallicaren emanaldian 45.000 pertsona bilduko dira eta Bilbao-Bizkaia Rock Day, rock jardunaldi luzearen amaiera izango da, egun horretan talde kaliforniarraren aurretik Weezer, The Hellacopters, Nothing But Thieves eta Niña Coyote eta Chico Tornado izango direlako San Mameseko agertokian.
Metallicak gaur jakinarazi du Bilbao-Bizkaia Europan egingo duen hurrengo biraren daten artean dagoela eta San Mameserako sarrerak ostegun honetan bertan, hilak 24, jarriko dira salgai Ticketmaster plataformaren bidez eta Live Nationen webgunean (www.livenation.es).
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Uztailak 3
- Ordutegia16:00
- LekuaSan Mames
Bilbao - Zenbatekoa79 / 245 € (gehi gastuak)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa



