Zaldibarko Jaiak 2022: egitaraua
Pandemiaren ondorioz kultur programazioa bi urtez luzatu ondoren herriko jaiei jaiei ekingo die berriro Zaldibarrek ekainaren. Ekainaren 24tik uztailaren 21era ospatuko den aurtengo jai-programazioak kirola, musika eta adin eta publiko guztientzako jarduerak batuko ditu. Nahiz eta ekainaren 24tik aurrera hainbat ekitaldi izan pilota partidekin eta futbito maratoiarekin, jaien hasiera eta txupinazoa Uztailaren 7an izango da, 19:00etan, eta Zalduako saskibaloi jokalariak arduratuko dira txupina jaurtitzeaz.
Aurtengo egitarauan azpimarratzekoa da Zaldibarko Abesbatzaren 75. urteurrena, 2020an ezin izan baitzen ospatu, eta aurten uztailaren 2an eta 9an kontzertuak eskainiko ditu. Txosnagunean izango diren Worth It, Dj Zaukena Zauk eta Keike+Kop taldeen kontzertuek osatuko dute jaietako musika eskaintza.
Kirol arloan, aurten, honako hauek izango dira protagonista: adin guztiendako unba saio herrikoia Bizkaiko txirrindularitza eskoletako ‘Udaberrikopa' proba, Zaldibarko mendi martxaren XLIII. edizioa, Zaldibar Arku Taldeko arku-jaurtiketa erakustaldia eta herri kirolen erakustaldia aizkolariekin eta Iparraldeko jokoekin. XXVIII. Argazki rallya, odolkia, tortilla lehiaketa, kale antzerkia Akaborekin, edo Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi, Peru Abarrategi eta Jone Uria bertsolarien emanaldia, 2022ko Zaldibarko jaietako egitaraua osatzen duten ekintzen artean.
Jaiak auzoetan
Bestalde, hurrengo bi hilabeteetan zehar, Zaldibarrek auzoetako jaiak ospatuko ditu. Hala nola, Eitzaga auzoko jaiak ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dira; Goierrikoak uztailaren 15etik 18ra; Gazagakoak uztailaren 25ean; eta Urizar eta Sallabente auzoak abuztuaren 10ean.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2022(e)ko uztailaren 2(e)tik 2022(e)ko uztailaren 21(e)ra
- LekuaZaldibar
- Info Gehiago


