Literaturzale Feministen Topaketak 2022

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko uztailaren 1(e)tik 2022(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • Literaturzale Feministen Topaketak 2022
  • Literaturzale Feministen Topaketak 2022

Sareinak taldeak, Sorginenearen komisioa den liburutegi feminista Ellen Ganbarak eta Gasteizko Emakumeen Etxeak elkarlanean antolatutako, "Literaturzale Feministen Topaketak" egingo dira, uztailaren 1ean eta 2an, Gasteizko Emakumeen Etxean. Bertan, euskal literaturaren iragana, oraina eta etorkizuneko zalantzak aztertuko dira, betiere ikuspegi feministatik eta bi urtez euskal literaturako eragile feministekin sarean hitz egin ondoren.

Hitzaldi, mahai-inguru, lantegi eta bestelako ekitaldietan idazleek, irakasleek, editoreek, irakurleek eta literaturazaleek hartuko dute parte. Programa Udalaren webgunean dago eskuragarri. Lantegiak emakumeei zuzenduak dira.

Izen-ematea doakoa da eta literaturzale.feministak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez egin daiteke.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2022(e)ko uztailaren 1(e)tik 2022(e)ko uztailaren 2(e)ra
  • OrdutegiaUztailak 1 (10:00-20:00) / Uztailak 2 (10:00-19:30)
  • LekuaEmakumeen Etxea
    Vitoria-Gasteiz
  • ZenbatekoaDoan (izen ematea)
  • HizkuntzaEuskara

Non