AULA / GELA (Photomuseum): Andréi Konchalovski
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako kultura hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa Andréi Konchalovski zinemagileari buruzkoa izango da.
Hamar urtez Moskuko Kontserbatorioan ikasi zuen, pianista izateko prestatuz. 1960an, ordea, Andrei Tarkovski ezagutu zuen, eta harekin batera idatzi zuen Andrei Rubliov (1966) filmaren gidoia. Zuzendari gisa egin zuen debuta Pervy uchítel (Lehen maisua) filmarekin, nazioarteko hainbat zinemalditan parte hartu zuena. Bere bigarren filma Istoriya Asi Klyáchkinoy (Asya Klyáchkinoyen historia), Sobietar Batasuneko agintariek zentsuratu egin zuten, nahiz eta azkenik 20 urte geroago estreinatu zutenean, bere maisulantzat goraipatu zuten.
Siberiade film epikoa harrera ona izan zuen Cannesko Nazioarteko Zinemaldian eta 1980an Estatu Batuetara joan ahal izatea ahalbidetu zion. Hollywoodeko bere ekoizpen ezagunenak Runaway Train, Akira Kurosawaren jatorrizko gidoi batean oinarritua, eta Tango & Cash, Sylvester Stallone eta Kurt Russell protagonista dituena dira.
2003an Dom durakov Txetxeniako asilo psikiatriko batean girotutako filmari esker Zilarrezko Lehoi bat lortu zuendi Veneziako Nazioarteko Zinemaldian. Aipagarriak dira, baita Paradise (2016) edota Askide maiteok (2020) ere.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Uztailak 1
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web Photomuseum


