Trío Medianoche
Sestaoko Jaiak 2022: egitarauaren barruan:
BOLEROAK, “Homenaje a Panchos” TRÍO MEDIANOCHE taldearekin. Pedro Bartha eta Jesus Mari Bastida eibartarrek, Donostian bizi den Bernardo Aguilera boliviarrarekin batera, La Voz Seniorreko final erdira Los Panchos taldearen abesti batekin iritsi zen hirukote hau osatu zuten musika erromantikoaren balioa aldarrikatzeko. Kontzertu honetan, abesti ezagunak abestuko dituzte, hala nola, "Sin tí", "Obsesión", "Rayito de luna" eta “Recordando a los Panchos” talde famatuaren omenezko pieza, kontzertuaren haria dena eta ikuskizunari izenburua ematen diona.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Ekainak 27
- Ordutegia20:30
- LekuaLos Hermanoseko Patioan
Sestao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania


