HALA BIRALA!

Bilbao 2022(e)ko ekainaren 27(e)tik 2022(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • HALA BIRALA!

BILBOKO UDALAK HALA BIRALA! JARRI DU ABIAN, EUSKARAZKO AISIALDI PROGRAMA BERRI BAT, DOAKOA, 11-12 URTE BITARTEKO ADINGABEENDAKO

  • Asmoa da adingabeek ikastea, jolasen eta jarduera dibertigarrien bidez, era bateko eta besteko sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen, erraz eta segurtasunez.
  • Programa Euskararen Etxean gauzatuko da, ekainaren 27an, 28an, 29an eta 30ean. Tailerrak ere izango dira, goizez eta arratsaldez, eta guztira 320 plaza eskainiko dira.
  • Parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik Udalaren www.bilbao.eus/euskara/halabirala web-orrian, gaurtik bertatik hasi eta ekainaren 13ra arte.

Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, abian jarri du euskarazko aisialdi-programa berri bat, Hala Birala! izenekoa, 11 eta 12 urte bitarteko adingabeendako (2010-2011 urteen artean jaioak).

Programaren asmo nagusia da adingabeek jolasean eta jarduera dibertigarrien bidez era bateko eta besteko sare sozialetan euskarazko edukiak sortzen, editatzen eta elkarbanatzen ikastea, modu erraz eta seguruan, eta, aldi berean, umeek eskolatik kanpo eta aisialdian euskara erabil dezaten sustatzea.

Gainera, tailerrak doakoak dira, eta lagundu egingo diete familiei udako oporraldietan lan-bizimodua eta familia-bizimodua uztartzen.

Hala Birala! programak B-tuber programa ordeztuko du, adingabeendako udal programa bat azken hori ere, baina Youtube baino lantzen ez zuena. Udalaren iritzia da beharrezkoa dela gaiak eta edukiak gehiago eta askotarikoagoak izatea, beste sare sozial batzuk ere sar daitezen, gazteek erabili ohi dituztenak, hala nola Instagram, twitch, tik tok eta beste. Besteak beste, egungo joerei eta erreferenteei helduko zaie, eta bereziki nabarmenduko dira euskarazko edukiak elkarbanatzen dituztenak; halaber, edukiak sortzeko teknikak landuko dira, eta gogoeta kritikoa ere bai.

Programa 8 tailerretan gauzatuko da, ekainaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, Euskararen Etxean. Egun bakoitzean bi saio izango dira, bat goizez, 10:00etatik 13:00etara, eta bestea arratsaldez, 15:30etik 18:30era. Tailer bakoitzean, 4 talde eratuko dira, eta bakoitzean 10 parte hartzaile izango dira; guztira, 320 plaza eskainiko dira.

Interesdunek, programatutako 8 saioetako bakoitzean parte hartu ahal izango dute; horretarako, Udalaren web orrian eman behar dute izena: www.bilbao.eus/euskara/halabira. Gaur hasten da izena emateko epea, ekainaren 1ean, eta ekainaren 13an amaituko da.

Bilboko Udala

Laburrean

Non