"Axtrokiko ontziak"
Eskoriatzako San Pedro Jaiak 2022 egitarauaren barruan:
1972an, eta lur-jausi baten ondoren, urrezko bi pieza aurkitu zituzten Eskoriatzan: Axtrokiko ontziak.
Aurten 50 urte betetzen dira ontziak aurkitu zituztenetik, eta urte hauetan hainbat ikerketa egin dira bai ontzi horiei buruz bai Brontze eta Burdin aroetan Gipuzkoan zeuden giza asentamentuei buruz ere. Ontziok garai horietan datatu dira. Duten dekorazioaren interpretazio astronomikoak ere egin dira, eta, aurkitutako lekuaren erreferentzialtasuna zein orduko kulturekin izan dezaketen harremana kontuan izanik. horien erabilpenari buruzko hainbat teoria ere garatu dira.
Guzti horiek hobeto ezagutzeko eta ontzien erreplika on bat ikusteko aukera izango dugu sanpedroetan zabalik izango den erakusketan.
Bisita gidatuak:
- San Pedro jaietan: Ekainak 28, 29, 30 eta uztailak 1
- Uztaileko asteartetan (5, 12, 19 eta 26)
Ordutegia:
- 18:00 euskeraz
- 19:00 gazteleraz
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko ekainaren 28(e)tik 2022(e)ko uztailaren 26(e)ra
- Ordutegia18:00 / 19:00
- Lekua Ibarraundi Museoa
Intxaurtxueta Auzoa, z/g
Eskoriatza - Web Ibarraundi Museoa


