Belar Sounds 2022: MoonShakers

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Ekainak 25
  • Belar Sounds 2022: MoonShakers

Belar Sounds udako asteburuetan Falerina lorategian egiten de aire zabaleko musika programa bat da. 

MoonShakers 

Funtsean rock banda bat dugu aurrean, psikodelia, garaje, surf eta punk rock ukituz zipriztindua. Abesti urgenteak dituzte gustuko, indartsuak eta, batez ere, zuzenak. Hauek dituzu taldekideak: Inge Isasi (ahotsa), Nagore M. Jauregi (gitarra, koruak eta loopak), Marga Alday (baxua eta koruak) eta Alba Granados (bateria). Hango eta hemengo eraginak jasotzen dituzte: Radio Birdman eta The Stooges, soula eta Aretha Franklin, Janis Joplinen ahotsa, eta baita estatuko taldeak ere, esaterako Sumisión City Blues eta Sonic Trash.

pdf Egitaraua Belar Sounds 2022


Laburrean

Non