"Ay, babilonio que marea"

Bilbao 2022(e)ko Ekainak 25
  • "Ay, babilonio que marea"

ZARZUELA-GAUA – GENERO SIKALIPTIKOA.
Gogora ekar ditzagun Zarzuela handietako pieza isekari, lizun eta dibertigarrienetako batzuk.

1917.urtean, hitz berri bat jaso zuen Gaztelaniaren Hiztegiak: sicalipsis. Hitzaren jatorria bilatzen baduzue, RAEk azalduko dizue sorkuntza arbitrarioa dela, baina akademiako kide batzuen iritziz etimologia grekoa du. (Interneten bilaketa erraza eginda segituan jakingo duzue hitz horrek zer kontzeptu batzen dituen). Erreferentzia horretatik abiatuta iritsi gara genero sikaliptikora, XX. mendearen hasieran Madrilgo agertoki herrikoietan modan jarri zen horretara. Irudika ditzagun ordukako antzerki-arratsalde haiek, txotisa, Gran Via kalea, sortzen hasiak ziren anarkisten elkarteak monarkiarekin bizikidetzan, greba-jarduera eta langileen mugimendua, eta, bien bitartean, La corte de Faraón zarzuelaren estreinaldia, Putifar jenerala eta Jose kastoa protagonista zituena. Taberna, kafetegi, sereno eta piztutako farolek jantzitako gauak izango ziren, ziur.

Gau honetan, lizunkeria jator eta naturalez betetako orduko gau haiek gogoratu nahi ditugu. Musikak, berezko duen oroitarazteko boterearen bidez, erdi ilunpean egoten ziren dantza-aretoetara eramango gaitu, barre egin eta vaudeville kutsuko gozamen lotsagabearekin bat egiteko prest zegoen jendez betetako lekuetara. Eta, batez ere, Arriaga antzokiak gau dibertigarriarekin itxi nahi du denboraldia, alaitasuna agertokitik besaulki-patiora eramanez. Horretarako, Zarzuela handietako konposizio ahaztezinekin osatu da errepertorioa. Arriaga antzokira etorriko diren entzuleentzat ezagunak izango dira Zarzueletako pieza isekari eta lizunak, guztion memorian gordeta dauden Zarzueletako piezak baitira, besteak beste, Los sobrinos del Capitán Grant, El dúo de la africana, La Gran Vía, Luisa Fernanda eta La corte de Faraón Zarzueletakoak eta genero sikaliptiko esan zitzaionaren beste bitxi batzuetakoak.

Taldea

Zuzendaritza musikala: Iker Sánchez Silva
Bakarlariak: Vanessa Goikoetxea, Andeka Gorrotxategi, Itziar de Unda, Andrea Jiménez, Christopher Robertson.
Abesbatza: Sociedad Coral de Bilbao
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Produkzioa: Teatro Arriaga


Laburrean

Non