Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022

Bilbao 2022(e)ko ekainaren 24(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022

Hilabete eskas barru, Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festival 2022 jaialdia hasiko da, Bilboko Etxebarria parkea hiriko kirolaren eta kulturaren epizentro bihurtuko duena.

Skate erakustaldiak, 3x3 saskibaloia, break dance, parkour, slack line edo kalistenia; kontzertu, graffitia, artisten marketa eta diseinu urbanoaz gain, baita underground kulturako beste forma batzuk ere.

Ekitaldia Vigoko “O Marisquinho”rekin (Europako hegoaldeko hiri-kulturako jaialdi handiena) senidetuta dago eta jaialdian parte hartuko duten diziplinetako baten erakusgarri, slack line espezialista eta Oreka Eskolako irakaslea, Eder Álvarez, itsasadarraren ertz bakoitzeko noray-ei lotutako zinta lau baten gainean ibili da 3x6 metroko bandera zabaltzeko Pil Pil Urban Culture & Action Sports Festivalen logoarekin.

Ekainaren 24, 25 eta 26an, Euskadin bakarra den doako ekitaldi honek kirol-proba ugari eskainiko ditu, horietako batzuk nazioartekoak, baita tailerrak eta 3x3 saskibaloiko lehiaketa ofizialen aurreko faseak ere, Bizkaiko Basket Federazioaren laguntzari esker.

  • Bizkaia 3x3 Pil Pil CUP: Pil Pil FIBA Challengearen aurreko txapelketa da. Hilabete honetan ospatu da Bizkaiko 4 udalerritako udal instalazioetan (datorren maiatzaren 29an Getxon izango da azkena). Egoitza bakoitzeko bi talde irabazleek, emakumezko eta gizonezkoen kategorietan, finalaurrekoak eta finalak jokatuko dituzte jaialdian, ekainaren 24an, ostiralean. Era berean, Bizkaia Pil Pil Cupeko bi talde irabazleek, emakumezkoek eta gizonezkoek, FIBA Challengean jokatu ahal izango dute hilaren 25ean eta 26an. Lehiaketa honetako saria Bizkaia ordezkatzea izango da, gastu ordainduekin, datorren abuztuan Vigon egingo den O´Marisquiñoko Challengean.
  •  
  • Pil Pil 3x3 FIBA Challenge: Nazioarteko FIBAko 3x3 modalitateko probaren 1. edizioa, ekainaren 25ean eta 26an izango da, Bilboko Etxebarria parkean. Proba hau konfirmatu beharreko 2022ko Challenger txapelketa batean lehiatzeko sailkatzekoa izango da. Gizonezkoen 16 taldek eta emakumezkoen 16 taldek parte hartu ahal izango dute, eta kategoria bakoitzeko txapeldunek hurrengo nazioarteko mailan jokatzeko txartela lortuko dute.
  •  
  • Bizkaia 3x3 Pil Pil Cup Txiki: Jaialdiaren hiru egunetan Bizkaia 3x3 Pil Cup Txikiaren lehen edizioa egingo da Mallonako kantxetan. Saskibaloiko zale txiki guztiek, nahiz eta normalean jokatu ala ez, nazioarteko proba honetan parte hartu ahal izatea de helburu. Kategoria txiki bakarra egongo da, 8 urtetik 12 urtera (2014 - 2010) emakumezkoen eta gizonezkoen taldeentzat, eta irabazleek Pil Pil saria eramango dute.

Jaialdi honek Bilboko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Ur Partzuergoaren eta Haziren babesa du, Heineken bezalako babesle pribatuez gain; adin guztientzako programazioa eskaini nahi du, goraldian dauden hiri-diziplinen bitartez.

Ekitaldiaren beste erakargarritasun handienetako bat Euskadiko Minirampa Absolutu Txapelketa izango da, hilaren 25ean, larunbata, Bizkaiko Irristatze Federazioak antolatzen duena bertako skater onenekin. Igandean, hilak 26, I. Pil Pil International Challenge ere ospatuko da, eta bertan sari garrantzitsuen lehian hartuko dute parte nazioarteko rider ospetsuak.

BREAK DANCE ETA PARKOUR ERAKUSTALDIAK ETA TAILERRAK 

Pil Pil Urban Festival jaialdiak Paris 2024an olinpikoak izango diren hiri-diziplinak ere programatuko ditu, Break Dance, esaterako. Cyphers modalitateko partehartzailerik onenak, non breakerren dantzak estilo librekoak diren, sariak jasoko dituzte epaile adituen eskutik.

Olinpikoa izan nahi duen beste kirol bat, Parkour, jaialdian izango da. Mallonako harresietan erakusketak, tailerrak eta topaketak egingo dira jarduera honetan sakontzeko. Jarduera hau hiri-oztopoak gainditzean datza, hala nola barandak, eskailerak edo hormak, estilo eta teknika desberdinak konbinatuz, eskalada, jauziak eta lasterketak, esaterako.

Kirol-modalitate horiek oso lotuta daude espazio publikoen erabilera librearekin, eta, beraz, jaialdi honetan ezin zen Calistenia falta, gorputz-pisua bera erabiltzen den aire zabaleko ariketa-sistema bat. Gas Plazako ibarbideko instalazioetan izango dira erakustaldi horiek.

Slack line oreka-kirolari dagokionez, gaurko protagonista, tailerrak eta erakustaldiak izango dira. Horietako batean, Gas Plazako ibarbidean, bi puntu lotuko dira 130 metroko distantziako eta 20 metroko altuerako linea batekin. Bertan, Eder Alvarezek freestyle irudi eta trikimailu desberdinak egingo ditu.

Hiriko kulturarekin lotutako jarduerei dagokienez, Pil Pil Urban Festivalek musika estilo ezberdinak hartuko ditu gauero. Ostiralean, hilak 24, Ben Santana (Rubén Rodriguez), Villa Sound Bilbao Fest 22 musika jaialdiko partaidearen hip-hop/rap, Nikotina, reggae eta dancehall eszenatokian sortzen ari den talde euskalduna eta IRA Rap taldea izango dira ikusleen gozagarri. Larunbatean, hilaren 25ean, Laina (Ainara Rodriguez), Villa Sound Bilbao Fest 22 musika jaialdian parte hartuko duena; Silitia (Xabi Barrutia eta Ibai Silicato), Gaztea Maketa Lehiaketaren irabazleak eta Villa Sound Bilbao Fest 21 musika jaialdian parte hartu zutenak; eta Kulto Kultibo, rap nazionalean ezaguna den taldea, arituko dira.

Tokiko gastronomiarik onenak ere lekua izango du ekitaldian, Hazik Eusko Labeleko produktuekin hainbat erakusketa antolatuko baititu. Halaber, artista eta diseinatzaile urbanoen market bat egongo da.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2022(e)ko ekainaren 24(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • LekuaEtxebarria parkea
    Bilbao

Non