PRESS PLAY! 2022: "KLEOS"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko ekainaren 23(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • PRESS PLAY! 2022: "KLEOS"

PRESS PLAY! 2022 kultur eta musika zikloaren barruan.

 

Ziudadelan, KLEOS programa eginen da (PRESS PLAY! Kultur eta musika zikloaren barruan), lorategi diskografiko bat, non txoko, soinu eta landare espezieen mapa interaktibo bat sortuko baita, ekainaren 23an (osteguna), 24an (ostirala) eta 25ean (larunbata), 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Musika- eta kultura-sorkuntza hori ekainaren 26an aurkeztuko da, igandearekin, Arma Aretoan, 12:00etan eta ondoren musika-ibilbide bat eginen da Ziudadelan trazatutako ibilbidean zehar.
KLEOS, lantegi-laborategi bat da, non lorategi diskografiko bat sortuko baita Ziudadelako inguruneko beste espezieekin sintonizatzeko. 3 egunez, parte-hartzaileek parkeko landareei lotutako oroimenen, oroitzapenen eta musiken zatiak aztertuko dituzte, kontakizun anitza eta askotarikoa sortuz. Lantegia ekainaren 23 (osteguna), 24 (ostirala) eta 25ean (larunbata) eginen da, goizez (11:00etatik 13:00etara) edo arratsaldez (18:00etatik 20:00etara). Ekainaren 26an, igandearekin, 12:00etan, Arma Aretoan, jendaurrean aurkeztuko dira eta ondoren paseo musikal bat eginen da Ziudadelan eta bertako lubanarroetan barnako ibilbidean. Proiektuaren emaitzak KLEOS Webgunea webgunean egonen dira ikusgai.

Parte hartu nahi baduzu, eman izena hemen: KLEOS Ziudadela (typeform.com)

Lorategiak gizartearen eta naturaren arteko elkarrizketarako guneak dira. Nomad Garden eta Antropoloops taldeek PRESS PLAY! zikloan laborategi bat garatuko dute Ziudadelako parkeko espezieen soinu-memoria aztertze aldera. Eta, hala, kulturaren eta naturaren artean elkarrizketa berriak ezartzeko.
Edizio honetan musiken, lurraldeen eta gizartearen arteko harremanari helduko zaio. Musikak gorpuzgabetasunean pertsonifikatzen du jendearen eguneroko bizitza,
lurraldeekin eta paisaiekin dituen harremanak, bere historiaren interpretazioa. Lurralde bakoitzak bere auto-errekonozimendurako bideak sortzen ditu bere soinu-ibilbideen bidez. Baina, batzuetan, horiek beren lurralde fisikoetatik askatzen dira, eta elkarrizketa mentalak, kulturalak, sortzaileak eta independenteak sortzen eta integratzen dituzte: giza memoria ugari biltzen dituzten lurralde ez-material berriak.

 


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2022(e)ko ekainaren 23(e)tik 2022(e)ko ekainaren 26(e)ra
  • Lekua Ziudadela
    Armada etorbidea, z/g
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaIzen-ematea
  • Sarrerak Erosi
  • Web Ziudadela

Non