Duguna Folklore Taldea: "Soka Dantza"

Pamplona/Iruña 2022(e)ko Ekainak 23
  • Duguna Folklore Taldea: "Soka Dantza"

Udako solstizioarekin bat eginez, Duguna Folklore Taldeak soka dantza interpretatuko du Santa Ana plazan, ekainaren 23an, 19:30ean. 

San Juan bezperako soka-dantza 2013. urtean plazaratu zuen lehenbiziko aldiz Duguna Dantza taldeak eta iazko etenaren ondotik, kalera itzuliko da heldu den ekainaren 23an, arratsaldeko 19:00etan.


Elkarri eskuak emanda osatzen dugun soka edo kate dantzari deitzen diogu soka-dantza. Dantzarako oinarrizko egitura, mundu zabalean eta historian behin eta berriz erabili dena, eta gure plaza eta erromerietako dantza nagusia izan den orain gutxi arte, eta gaur egun ere bizirik mantentzen da. Pertsona talde batek katea osatzen du eskuetatik helduta eta katearen hasieran eta amaieran doazen dantzariek gidatu egiten dute dantza.


Iruñean soka-dantza noiztik dantzatu izan den esatea ezinezkoa den arren, gisa honetako edo antzeko dantzak aspalditik dantzatu izan dira Nafarroako hiriburuan. Jimeno Jurio historialariak eta Patxi Arraras folkloristak dokumentatuak dituzte, eta Juan Bautista Mazo margolari espainiarrak 1646an Iruñera Filipe IV.a erregearekin egindako bisita baten ondotik margotutako koadroan ere ageri da soka-dantza bat.


Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDuguna Folklore Taldea
  • Data 2022(e)ko Ekainak 23
  • Ordutegia19:30
  • LekuaSanta Ana Enparantza
    Pamplona/Iruña

Non