"ALBERTO RAMÍREZ. DOHAINTZAN EMANDAKO OBRAK"
Erakusketa honetan Alberto Ramírez (Barakaldo, 1942 – Madril 2021) pintore barakaldarraren pintura bilduma eta beste elementu batzuk aurkezten dira, hil ondoren udalerriari legatuak.
Bildumak 19 pintura dauzka, askotariko dokumentazioarekin batera: Alberto Ramírezek bere ibilbide artistikoan parte hartu zuen erakusketen katalogo indibidual eta kolektiboak, egunkarietako artikuluak, aldizkariak eta bere lanari buruzko arte-kritikarien idazkiak.
Emandako margolan batzuk, gehienak 60ko hamarkadaren erdialdetik 80ko hamarkadaren hasierara artekoak, 70eko hamarkadan Barakaldon antolatu ziren arte-erakusketa historikoetan parte hartu zuten; esate baterako, Arte Plastikoen I.
Erakusketan (1971ko uztaila) eta Euskal Artearen Erakusketan (1971ko abendua – 1972ko otsaila). Nabarmendu behar da, halaber, erakusketa indibidualak gaur egungo Barakaldoko Erakusketen Udal Aretoa inauguratu zuela 1975ean.
Orain, hil ondoko erakusketa hau artista eta lagun maite horrentzako omenaldi bilakatu da, bai eta berariazko esker-emate ere, Barakaldoko Udalari bilduma hau eskaintzeagatik. Izan ere, erakundeak bilduma honekin hain ospetsua den barakaldarraren lana zabalduko du eta balioa emango dio.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko ekainaren 22(e)tik 2022(e)ko uztailaren 22(e)ra
- Lekua Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoa
Liburutegi Nagusia, behea; Antonio Trueba Parkea
Barakaldo - HizkuntzaElebietan
- Web Barakaldoko Udal Erakusketa Aretoa


