TELOIA GORA! haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida

Donostia-San Sebastián 2022(e)ko ekainaren 21(e)tik 2022(e)ko ekainaren 22(e)ra
  • TELOIA GORA! haur eta gazteekin antzerkia egiteko gida

AZALPENA

Uda Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari direnei antzerkia erabiltzeko tresnak eman nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.

Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua dutenen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.

Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan: Antzerkiaren garrantzia, nola prestatu urte osoko lana, nola landu antzerki mota ezberdinak: pailazoa, mimoa, testu antzerkia, esketxak… Antzerkiaren alderdi guztiak landu (Ahozkotasuna, hizkuntzaren tresna, gorputz adierazpena, jende aurrean agertzea etab. Baita sormena garatzea, talde lana egitea, inklusio eta baloreak lantzea…).

Antzezlan bat zutik jartzen laguntzeko oinarria izango da, baina batez ere, hori egin ahal izateko bidea landuko dugu.

HELBURUAK

Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia...

Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, oso "kontu serioa" dela jabetzea.

Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi digutu.

uik.eus

Laburrean

Non