"Martin Zalakain"
Harkaitz Canok idatzi eta Juan Antonio Urbeltz eta Ander Lipusek zuzentzen dute antzerkia eta dantza uztartzen dituen lan hau.
Martin Zalakain Urbia izeneko herri asmatu bateko gazte euskaldun bat da. Mutiko bihurria da, eta ama galdu ondoren Migel Tellagorri ostalari zaharrak heziko du. Martinek gorroto du Carlos Ohando, herriko jauntxoa, bere arreba Iñasiz maitemindua dagoena. Iñasi Carlosen eskuetan erori ez dadin, Martinek bere adiskide Bautista Urbiderekin ezkonarazten du. Ezkonberriak Iparraldera aldatzen dira, eta hortik aurrera Bautistak eta Martinek zernahi abentura biziko dituzte.
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri honek abiapuntutzat hartzen du euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren Zalacaín el aventurero eleberria. Dantzariak eta musikariak eskuz esku ari dira Ander Lipusekin eta Harkaitz Canorekin, literatura eta antzerkia txirikordatuz estilo aurreklasikoko dantza-molde batekin, beste irakurketa bat egin nahirik gure herri kulturaren diziplina horretaz. Dantza, jolasa, musika, abestia… adierazpide guztiak uztarturik agertzen dituen ikuskizuna da.
FITXA TEKNIKOA
Pio Barojaren Zalacaín El Aventurero eleberrian oinarrituta.
- Zuzendaria eta koreografia: Juan Antonio Urbeltz
- Eszena zuzendaria eta interpretazioa: Ander Lipus
- Testuak: Harkaitz Cano
- Musika sorkariak: Marian Arregi eta Mikel Urbeltz
- Jantziak: Amaia Bueno eta Claude Iruretagoyena
- Dantza taldeak: Argia (Donostia), Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar), Duguna (Iruña), Maritzuli (Miarritze), Elai-Alai (Portugalete)
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaArgia
- Data 2022(e)ko Ekainak 19
- Ordutegia20:30
- LekuaJostaldi
Hondarribia - Zenbatekoa12 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara


