Azkena Rock Festival 2022: ARF Andre Maria Zuriaren plazan
Azkena Rock Festival bere 20 urteak ospatzen ditu ekainaren 16, 17 eta 18 egunetan Mendizabalan, Gasteizen, eta aurtengo edizioa oso berezia izango da; izan ere, besteak beste, rockaren amabitxi Patti Smith izango dugu gure artean, itzal handiko beste izen batzuekin batera, hala nola The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika edo Morgan. Urteurrena dela eta, aurten, jaialdiak egun bat gehiago izango du, osteguna, eta, gainera, bonus track bat gehitu diogu gaur: Trashville karpako programazioa; agertoki horretan izaten dira kontzertu bizi eta kañeroenak, eta kasu honetan, Cramps taldea gogorarazten duen munduko bandarik garrantzitsuena arituko da, Teenage Werewolves, baita Micky y Los Colosos del Ritmo nekaezinak eta Lord Diabolik retro-garage-punk bikotea ere. Baina aparteko eskaintza hori ez da hor bukatuko; ostiraleko zerrendan Surfbort sartu da, 2019ko edizioan kontzerturik basati eta gogoangarrienetako bat eman zuen taldea.
DJ sorta zabala ere izango dugu: Zombierella, Eneida Fever!, Tito Ramone, Runaway Lovers DJs, Alex Dbdb, Wendy Pelayo, Cheries Djs, Adrián vs. Santo eta Estrella Electrónica arituko dira diskoak jartzen gauetan, jaialdiko emanaldi bakoitza rock n’ roll onenarekin amaitzeko.
Eta, bien bitartean, agertokietatik kanpo ere izango da zer ikusia eta zer gozatua; izan ere, Mendizabalako zelaietan programazio berezia antolatu dugu, eta gaur xehetasun txiki batzuk baino ez ditugu ezagutaraziko: Wall of Death ikuskizun zirraragarria, ARFko ikus-entzuleak harri eta zur utzi izan dituen klasikoa, motorzale akrobatak horma bertikaletan gora ziztu bizian igotzen diren bitartean talde bat zilindroaren erdian zuzenean jotzen ikusteko aukera baitago. Ekintza gehiago ere izango da eta, aurten, lehen aldiz, autotxokeak ekarriko ditugu jaialdiaren esparrura; ekintza rock n' roll-aren erritmoan, oraindik iragarri gabeko ezustekoen aurrerapen modura.
ARF Andre Maria Zuriaren plazan
Itzulera honetan ezinbestekoa zen Andre Maria Zuriaren plazako hitzordu tradizionalari berriz heltzea, jaialdia hiriaren erdialdera hurbiltzearren guztiontzako moduko doako kontzertuak eskainita 13:30etan, ostiral eta larunbatean. Ostiral goizean, Alexis Evans Frantziako soularen haur prodijioak dantzan jarriko ditu ikus-entzule guztiak, 50eko hamarkadako klub batera bidaia eginaraziko diela. Larunbatean, gaur egungo rockabillyaren goi-mailako ordezkari bat izango dugu: Kim Lenz. Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarrean esan zutenez, “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenz-en oso antzekoa izango zatekeen”, baina egia esan behar badugu, Kim Lenz-ek ez du inorekin konparatzerik behar.
Ekainak 17, ostirala
Virgen Blanca
13:30 ALEXIS EVANS
Ekainak 18, larunbata
Virgen Blanca
13:30 KIM LENZ
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2022(e)ko ekainaren 17(e)tik 2022(e)ko ekainaren 18(e)ra
- Ordutegia13:30
- LekuaAndra Mari Zuriaren Plaza
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan


