"FORMA ETA ARGIA"
Joseba Galarza García de Andoinen, “Galgoin”, eta Iñaki Ortiz Viotaren, “Orviot”, pintura eta eskultura erakusketa.
Joseba Galarzak zenbait aldi artistikoko lanak aurkezten ditu, hasiera-hasierako sortze-lanetako egur zizelkatua beste material eta teknika batzuekin uztartuz, besteak beste, buztina modelatzearekin, beira-zuntzarekin, erretxina akrilikoarekin, patinatuarekin eta burdinarekin; hau da, azken ikerketa eskultorikoen emaitzekin.
Iñaki Ortizek pintura akrilikoan egin dituen azken lanak aurkezten ditu. Tamaina eta formatu ugaritako lanak dira, non kolorea den hurbileko eta eguneroko zein naturako eta hiriko paisaiak erakusteko bitartekoa, betiere, argitasun berezi batekin.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko ekainaren 16(e)tik 2022(e)ko ekainaren 30(e)ra
- Lekua Clara Campoamor Kultura Etxea
Gernikako Arbola, 41
Barakaldo - HizkuntzaElebietan
- Web Clara Campoamor Kultura Etxea
- Info Gehiago


