Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketa: "La casa" (Paco Roca)
Elkarrizketen edizio honetako protagonista Francisco Martínez Roca da, Paco Roca izenekoa. 1969an Valentzian jaiotako komikigile espainiar honek Valentziako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolan ikasi zuen, eta bere lana komikietan oinarritzen den arren, ilustrazio publizitarioarekin eta hitzaldi eta tailerrekin uztartzen du denbora.
Bere obra zabala dozena bat herrialdetan itzuli dute, eta sariak jaso ditu Espainian eta atzerrian, besteak beste, 2008ko Komikiaren Sari Nazionala, atzerriko lan onenaren Eisner 2020 saria eta 2021eko Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina.
Izaera autobiografiko nabarmena duen lan honetan, hiru anai-arreba dira protagonistak, aita hil eta urtebetera familiaren etxera itzuliak, koskortu ziren etxea saltzeko asmoz. Urteen poderioz, etxea jabearen bizitzaren lekuko mutua bihurtu da, eta, zoko eta izkina bakoitzean, aitak atzean utzitako oroitzapenak aurkitzen dituzte, beren haurtzaroaren eta bizitzaren oroimenarekin batera. Itxura engainagarri xumearekin eta fintasunez beteriko narratibarekin, Paco Rocak modu hunkigarrian hitz egiten digu denboraren igarotzeaz eta agurraren saminaz.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2022(e)ko Ekainak 15
- Ordutegia18:30
- Lekua AZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web AZ Azkuna Zentroa


