"PHOTO-ARABA"
ekainaren 30era bitartean, Arabako argazki historikoaren Photo-Araba atariaren proiektuari buruzko aldi baterako erakusketa bat izango da Probintzia Plazan, herritarrei aurkezteko.
Inaugurazioa Ana del Val Kultura eta Kirol foru diputatuak, Inmaculada Sánchez Kultura zuzendariak, Pepe Sáinz Agiritegi Zerbitzuaren buruak eta Arabako Agiritegiko hainbat kidek egin dute.
Erakusketarako, Arabako Agiritegiko bildumetatik nabarmentzen diren ehun irudi baino gehiago hautatu dira.
Photo-Araba
Joan den ostiralean aurkeztu zen Photo-Araba (https://photo.araba.eus/) interneteko ataria, Arabako Agiritegiak garatua, Arabako Foru Aldundiak gordetzen duen argazki ondarea zabaltzeko.
PHOTO-ARABAk Arabako Lurralde Historikoaren azken ehun urteetako bilakaera politikoa, soziala eta ekonomikoa dokumentatzen du argazkien bidez: paisaian eta herrietan izandako aldaketak, eta arabarren bizimoduaren eta ohituren eraldaketa.
Ataria hamabost argazki funts eta bildumatako berrogeita hamar mila irudi argitaratuta jarri da abian, eta, besteak beste, hauen bildumak ikus daitezke: Baraibar, Varona, Ibarrondo, López de Guereñu, Vicente Lopez, Schommer Koch, L&P Fotógrafos, Apraiz eta Gonzalo Busto.
Photo-Araba etengabe hazten doan proiektua da, Arabako Agiritegiak irudi bolumen handia daukalako. Lehenengo helburua da 2023 amaitu baino lehen ehun mila irudira heltzea.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2022(e)ko ekainaren 13(e)tik 2022(e)ko ekainaren 30(e)ra
- LekuaProbintzia Plaza
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan


