Fito & Fitipaldis-en kontzertua San Mamesen, streaming bidez
Ekainak 11 egun handia izango da Fito & Fitipaldis taldearentzat, kontzertua eskainiko baitu Bilboko San Mames estadioan. Cada vez cadáver disko berria promozionatzeko biraren baitan kokatzen den ikuskizun musikalak 45.000 jarraitzaile inguru bilduko ditu. Taldeak Bizkaian eskainiko duen emanaldi bakarra izango da eta sarrerak bi egunetan agortu ziren.
Fito y Fitipaldis taldea ez da bakarrik egongo ekainaren 11n San Mames estadioan eskainiko duen kontzertuan. Publikoko 45.000 lagunez (sarrera guztiak saldu dira) eta Morgan talde gonbidatuaz gain, kartelera batu dira Gatibu taldea eta, musikari gonbidatu gisa, Iñaki "Uoho" Antón (Platero y Tú, Extremoduro, Extrechinato y Tú, Inconscientes), Leiva (Pereza), Carlos Tarque (M-Clan) eta Dani Martín (El Canto del Loco).
Zer ordutan hasiko da Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzertua?
- 19:00etan, ateak irekiko dituzte.
- 19:30ean, Morgan taldearen kontzertua.
- 20:30ean, Gatibu taldearen kontzertua.
- 22:00etan, Fito & Fitipaldis taldearen kontzertua.
- Gonbidatutako artistak: Carlos Tarque, Dani Martin, Iñaki 'Uoho' eta Leiva.
Hitzorduak piztu duen ikusmina dela-eta, EITBk giza baliabide eta bitarteko tekniko zabala jarri du kontzertua zuzenean eskaintzeko. Emanaldia ETB2n eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da 22:00etatik aurrera, munduko edozein tokitatik eta doan ikuskizunaz gozatzeko aukera eskainiz. Halaber, EITBko hedabide eta saio ezberdinetan kontzertuaren eta taldearen inguruko eduki bereziak eskainiko dira aste osoan.
Kontzertua zuzenean
EITBk kontzertuaren neurrira egokitutako operatibo berezia prestatu du. Guztira, 20 kamera, tartean, Burubero izenekoa, baliatuko dituzte zuzeneko emanaldirako eta ETBko Unitate Mugikorretik kontrolatuko da seinalea.
Bestalde, errealizazio, produkzio, teknikari eta argiztatze arloko 40 profesional arituko dira lanean. EITBk eta kontzertuaren ekoizpen taldeak hilabeteak eman dituzte elkarlanean zuzeneko emanaldiaren nondik norakoak zehazten. Kontzertua baino bi egun lehenago hasiko dira muntaia teknikoarekin, urteko musika ikuskizun garrantzitsuenerako dena prest izateko.
Fito & Fitipaldis taldeak gainera, gonbidatu bereziak izango ditu oholtza gainean, horien arten, Leiva, Iñaki Uoho Antón (Platero y Tú taldeko gitarrista), Carlos Tarque eta Dani Martin.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Ekainak 11
- Ordutegia22:00
- LekuaSan Mamés
Bilbao - Online https://www.eitb.eus/es/view/str/MTc0NjUwMDU0NTA=MjAxMS5laXRiLmNvbQ==/true/
- Zenbatekoa33 / 50 € (agortuta)
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania


