Gorka Aguinagalde: "El Txou de Patxi"

Laudio 2022(e)ko Ekainak 10
  • Gorka Aguinagalde: "El Txou de Patxi"

Gorka Aguinagaldek umorezko monologo bat aurkezten du; umore euskalduna, hemengoa. Euskaldunok jakin baitakigu geure buruaz barre egiten, umore sena dugu, umore zuria… zuria, berdea eta gorria. Txapelarekin eta potro pare batekin!

Ikuskizun komiko honetan "Patxi Arrigagorritxerriberrigoitiabeitia"-rena egiten du: baserritar harroputz bat, burugogorra bera, goi-gastronomiaren eta Errioxako ardoen zalea, eta tabernetan errondak ordaintzea oso gustuko duena.

Oso gogoko duena tarteka "putzua" gurutatzea, eta Varadero, bertako hondartzak eta batik bat hango "neskak". Letxe txarreko pertsonaia, aldartetsua, lepoko zainak berehala puztu eta ia "zaplasteko" bat emateko adina. Baina zintzoa, primarioa, tolesik gabea eta, sarritan, inozoa; pentsatzen duena esaten du, baina ez du pentsatzen esaten duena...

www.zuin.net

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2022(e)ko Ekainak 10
  • Ordutegia20:00
  • LekuaAlberto Acero (euriarekin: Aldai plaza)
    Laudio
  • HizkuntzaGaztelania

Non