Patax
Dazz Jazz elkarteak antolatuta, datorren ekainaren 9an Patax taldeak kontzertu bat eskainiko du Vital Fundazioa Kulturunean, arratsaldeko 20:00etan.
Nazioarteko 12 artista bikainek osatzen dute Patax, eta jazza, flamenkoa, hiphopa eta funka maisuki uztartzen dituzte. Indar handiko ikuskizuna eskaintzen dute eta publikoaren eta kritikaren babesa jaso dute hasieratik.
Sarrerak dagoeneko salgai daude online, www.musikaze.net/dazzjazz plataformaren bitartez, 20 eta 25 eurotan.
Dazz Jazz elkartea
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2022(e)ko Ekainak 9
- Ordutegia20:00
- Lekua Vital Fundazioa Kulturunea
Bakea kalea, 5 - 1. solairua (Dendaraba merkataritza-gunea)
Vitoria-Gasteiz - Zenbatekoa20 / 25 €
- Sarrerak Erosi
- Web Vital Fundazioa Kulturunea


