Manuel Vilas, César Sánchez, María Santorum eta Alejandro Morellón-em arteko mahai-ingurua

Vitoria-Gasteiz 2022(e)ko Ekainak 9
  • Manuel Vilas, César Sánchez, María Santorum eta Alejandro Morellón-em arteko mahai-ingurua

Ekainaren 10eko 19:00etan, Amarika aretoan egingo da duela hilabete batzuk epaimahaiak Alejandro Morellón, Olatz Mitxelena, Amparo López eta Eneko Amézagari eman zizkien 2021eko literatura sariak banatzeko ekitaldia. Gaztelaniazko ipuinen Ignacio Aldecoa Saria izan zen lehena, eta haren 50. urteurrena den honetan egingo da aipatutako sari banaketa.

Horregatik, bere izena daraman Kultura Etxeak zenbait hitzaldi eta solasaldi antolatu ditu. Sari emate ekitaldia baino lehen egingo dira, eta gaur Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak aurkezpenean esan duenez, “sarien 50 urteko ibilbidea eta Aldecoa bera omentzeko era bikaina da; kalitate handiko jarduerak dira, eta herritarrentzat interesgarriak izango dira, ziur”.

Programa:

  • Ekainaren 7an, 19:00etan, Alicia Giménez Barlettek bere La presidenta liburua aurkeztuko du. Moderatzailea: Antonio Altarriba.

  • Ekainaren 8an, 19:00etan, Irati Jimenezek, Karmele Jaiorekin batera, euskal literaturaren arestiko historiari buruz atera duen liburuari buruzko hizketaldia eta eztabaida egingo du: Begiak zabalduko zaizkizue: literaturari buruzko elkarrizketa bat

  • Ekainaren 9an, 18:00etan, Manuel Vilasek bere liburua aurkeztuko du: Los besos. Moderatzailea: Antonio Altarriba.

  • Ekainaren 9an, 19:30ean, mahai ingurua honako hauekin: Manuel Vilas, César Sánchez, María Santorum eta Alejandro Morellón Ignacio Aldecoaren 50. edizioaren irabazlea. Moderatzailea: Antonio Altarriba.

  • Ekainaren 10ean, 17:30ean, Sara Mesa jendearekin elkartuko da. Moderatzailea: Antonio Altarriba.

Kultura Etxeko jarduera horietarako sarrera doan izango da, tokiak bete arte. Ondoren, 19:00etan, Amarika aretoan banatuko dira sariak, eta hara joateko gonbidapena behar da.

 

2022ko literatura lehiaketa

Joan den astean argitaratu ziren 2022ko Ignacio Aldecoa eta Ernestina de Champurcín literatura lehiaketen oinarriak. Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da uztailaren 10era arte.

araba.eus

Laburrean

Non